José Ángel Olabe Fidalgo
Josean Olabe Donostian 1967 urtean jaiotako margolari eta komikigilea da. 20 urtez elektronika arloko teknikari bezala lan egin eta gero margolaritzara bideratu zen. Autoedizioaren bidetik jo du bere lanak argitaletxeen bidez argitaratzeko ezintasunaren aurrean.
Historia ere bere interesgunea izanik, 2012 urtean 'La gloria impune. San Sebastián 1813' komikia argitaratu zuen, 3 urteko dokumentazio lanaren ondoren. Donostiako setioa eta erreketaren bigarren mendeurrenaren testuinguruan herritarrak protagonista bihurtu nahi izan zituen.
Komiki eta ondorengo lan guztiak autoedizio bidez argitaratu ditu Itsasgora edizioak zigilupean.
2019an argitaratu zuen euskarazko bertsioa, 'Zigorgabeko loria'.
"Hasieran, asmoa euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzea zen, baina, autoedizioaren zamagatik eta gaiaren gordintasuna zela eta, euskarazko bertsioa atzeratzea erabaki nuen". "Emozio gogorrak jorratzen ditut lanean. Jendearen sufrimendua aipatzen egoteak azkenean nekatu egiten du; horregatik erabaki nuen atseden hartzea"
Diario Vasco egunkarian eta Radio Euskadin gazteleraz elkarrizketatu zuten.
Olabek argitaratutako hurrengo lana 2015. urtean iritsi zen, 'Distorsionando Donostia itxuraldatzen' ilustrazio liburua eta 2017an argitaratu zuen bere bigarren komikia 'San Sebastian, belle époque y otras historias', oraingoz soilik gaztelaniazko edizioa duena.
http://joseanolabe.blogspot.com blogean eta argitaletxearen http://itsasgoraedizioak.blogspot.com/ webgunean argitalpen bakoitzari buruzko informazio ugari dago, batez ere dokumentazio lanaren eta sormen prozesuari buruz.
2024 urtean La rebelión de Santa Clara' komikia argitaratu zuen.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
02 OTSAILA | Zigorgabeko Loria | Egilea editore Itsasgora Edizioak |
José Ángel Olabe Fidalgo | José Ángel Olabe Fidalgo | Jatorrizkoa Gazteleraz | ? | 2012 La Gloria Impune |