2024 urteko komiki jarduerak
ZIBURUKO EUSKAL LIBURU ETA DISKA AZOKA
Ekainaren 1ean, larunbatez, ospatuko da Ziburuko Baltsan elkarteak eta Argia komunikabideak antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 5. edizioa. Komikigintza beste literatur arloen pare egon ohi da bertan. postu bat jarri eta bertan parte hartzeko izena emateko aukera amaitu da: 2024 urtean 120 metro hartuko dituzte erakusmahaiek, iaz baino 10 metro gehiago, eta 40 argitaletxe/disketxek hartuko dute parte, iaz baino 4 gehiago.
UGAO-MIRABALESEKO KOMIKI JARDUNADIAK
Ugao-Miraballeseko Udalak antolatuta 2023 urtean Euskal komikia erakusketaren inguruan ardaztu ziren jardunaldi hauek eta 2024 urtean historia bihurtu dute gako nagusi: Maiatzak 25etik ekainaren 28ra bitarte Gregorio Muro eta Daniel Redondoren "Sorgin Seinalea" komikiari buruzko erakusketa egongo da ikusgai, argitalpen honen 40. urteurrenaren harira.
BERAKO KOMIKIALDIA
Apirilaren 8tik maiatzaren 21era arte Komikialdia antolatu zuen Berako Kultur Batzordeak: batetik 'Euskal Irudigileak 20 urte' erakusketa egon zen ikusgai, 300 ilustrazio baino gehiago biltzen dituen erakusketa. Bestetik herrikolLau ikastetxeetako ikasleek tailerrak egin zituzten Joseba Larratxe komikigilearekin, erakusketara bixita gidatua egin zuten
Komikialdiak irauten duen denboran ikastetxe bakoitzean 10-15 komikiz betetako maleta bana utzi zituen Larratxek
Maiatzaren 9an, aldiz, Joseba Larratxek 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia aurkeztu zuen.
Komikialdian herriko bi liburu dendek parte hartu zuten.
Larratxe elkarrizketatu zuten Erran atarikoek.
MARTXOAK 30/31 SENPEREN ARNO ETA LIBURU KONPROMETITUEN ATXIK AZOKA
Senperen Martxoaren 30 eta 31a Senperen Arno eta liburu konprometituen ATXIK Azoka ospatuko da: 39 ardogilek (ardogile, garagardogile, sagardogile, likoregile) eta 25 liburugilek (argitaletxe, idazle, liburu-denda) beren ekoizpenak aurkeztuko dituzte egun osoan.
Literaturgileen artean komikigintzari dagokionez:
- Larunbatean 11:00etan Asisko Urmenetak 'Gora Euskal Herrientsak' saiakera grafikoaren aurkezpena egingo du. berriari buruz.
- Igandean 15:00etan Maialen eta Emma Aresteguik komiki bat egiteko haur eta gazteentzakosormen atelier bat animatuko dute euskaraz eta frantsesez.
APIRILAK 1 IDAZLEEN BILTZARRA SARAN
Sarako Idazleen Biltzarreko egitarauaren baitan komikigintzak isla handia izango du.
- 15:00etan Emma eta Maialen Aresteguik 'Xan' komikia aurkeztuko dute eta 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia ere izan
- 15:30etan Asisko Urmenetak 'Gora Euskal (H)errientsak' aurkeztuko du
Beste batzuren artean, Elkar argitaletxearen postuan egonen dira Adur Larrea, Emma eta Maialen Arestegui... Herriman Asisko Urmeneta, Zortzikoren postuan Mattin,
Apirilaren 2an Sarako lezeetan hainbat jarduera egingo dira, tartean 10:30etan Dom Campistron eta Asisko Urmenetak performantzia egingo dute 'Gora euskal (H)errientsak' eleberri grafikoaren inguruan.
Marrazkirriren jarduera nagusia umore-marrazkien erakusketa bat da, non lurraldetasun mugarik gabe irudigintzan aritzen direnak edo amateurrrak A3 edo A4 formatuko bere marrazki originalak eskaini ditzaketen.
Bota´zank hori! izan da 2024ko edizioko gaia. Lehenik umore-marrazkiak Espelletenia ostatura eroan edo bidali ahal izan ziren eta otsailaren 9tik martxoak 2 bitarte ikusi ahal izango dira: Guztira 100 bat marrazkiz osatu da erakusketa, eta egile batzuk oztibartarrak dira , beste asko Euskal Herri osokoak. |
---|
KOMIKI ERAKUSKETAK BERA-n burutu da jada. |
SOLASALDIAK Urtarrilak 26ean ospatu zen Beran Aritz Ibarrarekin |
---|
otsailaren 19tik martxoak 1 bitarte hitzaldiak, komiki aurkezpenak, filmak, erakusketa, komiki bermuta... Euskaraz sortutako komikigintzan aritzen diren egile hauek: Axpi, Asisko, Julen Ribas eta Yurre Ugarte... eta baita Cesar Oroz, Andrea Ganuza, Roberta Vázquez, Ángela FK-ren Mierdiaria erakusketa... |
---|