Paco Roca

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Paco Roca Valentzian 1969 urtean jaiotako komikigilea da. 15 komiki baino hegiago sortu ditu eta hauetako 3 euskarara itzuliak daude.

Batetik historiarekiko zaletasunanetik sortu ditu lan asko, eta bestetik kutsu biografiko handia dute bere komiki batzuk, familiako oroitzapenen inguruan eraikiak edo egunerokotasuna hizpide.

Valentziako Arte eta Diseinuko Goi Eskolan ikasi zuen eta publizitate arloan lan egin zuen: 1994 urtean La Cúpula komiki argitaletxerako hasi zen lanean bere lankide J.M. Aguilerarekin: hasiera batean istorio erotikoak sortu zituzten Kiss Comix aldizkarirako, eta ondoren beste istorio batzuk 'El Víbora' aldizkarirako: 'Road Cartoons' istorio fantastikoak eta 2000 urtean Gog monografikoa. TOS eta Humo fanzineetan agertu ziren bere lanak.

2001 urtean bakarka 'El juego lúgubre' argitaratu zuen, lan hau frantsesez argitaratu zen ere eta frantziar merkaturako hasi zen lanean,'Les Fils de l'Alhambra' eta 'Les Voyages d'Alexandre Icare' lanekin. 2004 urtean gerra zibila hizpide 'El Faro' argitaratu zuen eta Astiberri argitaletxearekin harreman estua hasi zen eratzen.

2007an Frantziar Estatuan 'Rides' argitaratu zuen eta Astiberrik gutxira gazteleraz merkaturatu zuen. 'Arrugas' izenburupean: ondoren etorri ziren 'Las calles de arena, 'El invierno del dibujante' 'Un hombre en pijama' trilogia (`2011-2017 artean Valentziako Las Provincias egunkarian eta El País Semanal astekarian agertutako istorioen bilduma), 'Los surcos del azar' eta 2015ean 'La casa'


2017an 'La encrucijada' sortu zuen Seguridad Social musika taldeko kidea den José Manuel Casañ-ekin lankidetzan, eta 2018 Guillermo Corralel gidoiarekin 'El tesoro del Cisne Negro') 2021 urtean 'El dibujado' argitaratu zuen, Instituto Valenciano de Arte Moderno erakundeko erakusketa baterako egindako lanaren paperezko edizioa.


Bere komikietako batzuk zinemara eraman dituzte, besteren artean'Arrugas' (animazioa, Ignacio Ferreras, 2011), Memorias de un hombre en pijama edo 'El tesoro del Cisne Negro' (irudi errealean, Alejandro Amenabarrek zuzendua 2021ean.)

Bere komikiek honako sari hauek jaso dituzte Espainian eta Espainiatik kanpo, besteak beste: 2008ko Komikiaren Sari Nazionala, 2011n 'Arrugas' filmarentatik egokitutako gidoi onenaren Goya saria jaso zuen, Japoniako Excellence Award saria, 2019an San Diegoko Comic-Con azokan Inkpot Award saria, Eisner 2020 saria atzerriko lan onenaren saria, edo Kultura Ministerioaren Arte Ederren 2021eko Merituaren Urrezko Domina.


Ilustratzaile gisa, kartelak(2009 urteko Getxoko komiki Azokakoa adibidez) liburuen azalak, muralak eta kanpaina sozialak egin ditu mota guztietako ekitaldi, argitalpen edo bezeroentzat, bereziki gobernuz kanpoko erakundeentzat.

Mundu osoan zehar hitzaldiak eta tailerrak ematen ditu, eta bere obra nazioko eta nazioarteko aretoetan erakutsi da.


EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2016 06 EKAINA
2016 etxea.jpg
Etxea Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2016 06 EKAINA (Astiberri)
2014
Zimurrak.JPG
Zimurrak Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt) 2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri)