Nafarroako komikiaren Azoka

komikipediatik
67.218.224.34 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 17:13, 2 iraila 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Nafarroako Komiki Azoka/Aretoaren antolatzailea komikigile eta komikizaleak biltzen dituen Tiza elkartea da.

Tiza elkartea 2009 urtean sortu zen Nafarroan komikigintza sustzeko asmoz eta bere jarduera nagusia Nafarroako Komikiaren Azoka jardunaldiak dira.

2010 urtean antolatu zen lehenengo Nafarroko Komiki Azoka / Salón Internacional del Cómic de Navarra.

3 ediziotik aurrera irailean zehar garatutako ekintza multzoak osatzen dute azoka.

Nafarroako Komiki Azoka ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia. 

Ekintzak Iruñean egiten dira nagusiki: aurreko edizioetan jarduera batzuk, Tuteran, Baztanen... eta azken urteetan Lizarran ere egin dira.

Tiza elkartean, besteren artean, irudigile hauek hartu dute parte: Pedro Osés, Mikel Santos "Belatz", Idoia Iribertegi, Jorge Esteban, Nicolás Aznárez.. eta Azoka antolatzeko arduradunen artean, besteren artean, Jorge Esteban, Ruperto Mendiry, Christian Rodríguez, Alberto Rodríguez Andrés, Javier Pérez de Zabalza Vidaurre...

Azokaren inguruan sortutako argitalpenen artean garrantzitsuena 2019tik urtero nagusiki gaztelerazko komikiekin osatutako Zart! bildumak dira.

Bestalde Javier Minak eta Pedro Osések 1984 urtean sortutako 'Los apaches de Paris' komikiaren erakusketaren harira.'150 años de la comuna de París' fanzinea argitaratu zen

Azokaren Laguntzaileak besteren artean 'El Mono' eta 'Faktoría' aldizkariak, Geltoki... dira.

Hainbat erakunde eta enpresen partaidetza eta dirulaguntza ere izaten dute.

* EGITARAU OSOA WEBGUNEAN: erakusketan kokalekuak, sinatze txandak eta solasaldiak... * FACEBOOK * INSTAGRAM


2024[aldatu]

NAFARROAKO KOMIKIAREN AZOKA

Nafarroako komiki azoka 2024.jpg


irailaren 6tik 29ra Tiza elkarteak antolatuta Nafarroako XV. Komiki Azoka" ospatuko da Iruñean nagusiki (ekintza batzuk Lizarran ere egingo dira eta oraingoz ez da beste egoitzarik jakinarazi)

Nafarroako Komiki Azoka ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.

Azokaren XV. edizioa da aurtengoa eta abuztuan zehar jakinaraziko dira irailean antolatu diren ekintzak: komiki aurkezpen eta sinatze txandak, erakusketak, solasaldiak, tailerrak...

Ohi bezala, Azokaren ikur izango den kartela izan da jakinarazi den lehendabiziko gauza: aurtengoa Galiziako Bea Lemak sortu du, bere komikietan erabiltzen duen brodatze teknika erabiliz eta Irurtzungo kiliki bat protagonista bilakatuta.
Bea Lema da aurtengo kartelaren egilea: A Coruñan jaio zen 1985 urtean. ilustratzailea eta komikigilea da. Orain arteko bere lanek, oro har, kutsu autobiografikokoa izan dute.. Grafikoki, marrazketa eta brodatua erabiltzen ditu bere ilustrazio eta komikietarako euskarri gisa.

2017an, A Coruñako Diputazioaren XII. Castelao Komiki Saria jaso zuen 'O Corpo de Cristo' bere lehen eleberri grafikoagatik, amaren gaixotasun mentala neskato baten ikuspegitik tratatzen duen proiektu autobiografikoa.

2022an Angoulême-ko (Frantzia) Maison des Auteurs-en egoitza egiteko beka jaso zuen, Bere lehen komiki hartan oinarritu zen eta Sarbacane argitaletxeak Frantziar Estatuan argitaratu zuen 'Des maux à dire' izenburupean; Astiberrik argitaratu zuen gazteleraz 'El Cuerpo de Cristo izenburupean'

Publikoaren Saria lortu zuen 2024ko Angoulêmeko Komiki Jaialdian eta Montrealen atzerriko lanik onenarena.|

Orain arte jakinarazi diren jarduerak


Irailaren 12an, osteguna: lanak sinatuko ditu eta jendaurreko solasaldi batean parte hartuko du.


Ostiralean Lizarrako Karlismoaren Museoan Artaxoako Esther Vital izango du lagun.

Biak stop-motion animaziozko ekoizpenak garatzen ari dira ehunezko materialetan oinarrituta. Lemak 'O Corpo de Cristo' bere lehen eleberri grafikoaren egokitzapenean ari da lanean; Vitalek 'Non dago Heleny?' Brasilgo diktadurari buruzko bideo-lana egin zuen, eta martxan duen hurrengo proiektuak militarraren tortura eta hilketa gune klandestino bat izango du ardatz, "Casa da Morte".

Larunbatean, hilak 14, Iruñean ,Pinocheten diktadurari aurre egin zieten Txileko arpilleristen borrokan inspiratutako tailer bat izango da. Brasilen eta beste lekuetan ere erabiltzen da protesta modu hau.

Doako tailerrak Nafarroako Komiki Azokan: Izen-ematea derrigorrezkoa da.

tizacomic@gmail.com.    

IRUÑEAN HELDUENTZAT

Irailak 7 larunbata 'Arte con superpoderes' Sala Obeyaren eskutik . Gazte/helduentzat, Norberaren Komiki pertsonai gogokoenak abiapuntu, etxera eramateko lan bat sortuko duten.


Irailak 14 larunbata Civivox Condestable 'Arpilleras' tailerra. 14 urtetik aurrera, ez da joskintza jakintzarik behar

irailak 27 ostirala:

Andrea Ganuzarekin tailerra Serrín en el suelo 18:00 Tabernaz taberna ibiliko dira komikipoteoan, Iruñeako txoko berezietatik eta gastrotabernak saihestuz.

HAURRENTZAKO

Irailak 7 larunbata Lego eraikuntzak. 11:30 a 13:00 Discover Briks Sarriguren.

Irailak 20/27 ostiraletan

'Introducción al Lettering'  
 17:30-18:30.

6 urtetik aurrera.

La Valeta liburudenda, Erripagañan,


Irailak 21 larunbata:

'Demuestra tus poderes'  Sala Obeyaren eskutik aurpegi margoketa, ezkutuak sortu...


LIZARRAN Bi egunez irailak 21 larunbata eta 22 igandez, Atelier Estellako Iñaki Rifaterrarekin aire librean marrazteko jarduera antolatu da.

TAILERRAK


TIZA elkarteko kideek beste jarduera batzuetan ere parte hartuko dute: Mikel Santos "Belatz" marrazkilariak belaunaldien arteko tailer bat emango du Misercordia Etxeko adinekoekin eta  Haziak Elkartearen tutoretzapeko adingabeekin. 


Aritz Irigoienek COA Ilundain/Etxegarayko erabiltzaile gazteekin beste irudigintza jarduera batean parte hartuko du, Gizain Fundazioarekin lankidetzan.


2023[aldatu]

Nafarroako komikiaren azoka 2023.jpg
Irailaren 1etik 24ra Tiza elkarteak antolatuta Nafarroako XIV. Komiki Azoka" ospatuko da Iruñean nagusiki (ekintza batzuk Lizarran ere egingo dira.)

Nafarroako Komiki Azoka ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.

Azokako jarduera guztien zerrenda webgunean edo PDF formatuan eskuratu daiteke.

Irailaren 12an arratsaldez egileen eta argitaletxeen arteko topaketa antolatu da Izen ematea, aldez aurretik: tizacomic@gmail.com helbidean.

EUSKAL HERRIKO KOMIKIGILEEN EGITARAUEAN ZEHAR

IRAILAK 6 ASTEAZKENA: ZART! Aldizkariaren bosgarren zenbakiaren aurkezpena LEKUA: Lamai. Artisautza artistikoa (Mercaderes kalea 21, Iruñea) ORDUA: 19:30-20:30


PACO LÓPEZ komikigileari buruzko Erakusketa Civivox Condestable. Hitzaldi-aretoan IRAILAK 7 OSTEGUNA, 19:30-21:00 Txus Elizondoren eskutik artistari buruzko mahai-ingurua


Sinatze txandez gain, komikiak eskuratzeko aukera bakarra KOMIKITOKI ekimena izan da, autoedizio eta bigarren eskuko komikk azoka. Irailaren 9an ospatuko da Iruñeako autobus geltoki zaharrean.

IRAILAK 12 ASTEARTEA Azalak erakusketaren bisita gidatua Kike Infame eta Mikel Begoña LEKUA: Civivox Condestable. 2. solairua ORDUA: 18:00-19:00 Berriak elkarrizketa egin dio Mikel Begoñari Eta ondoren

NAFARROAKO ARGITALETXEEN MAHAI-INGURUA EUSKARAZ

Moderatzailea: Euskal Irudigileak. LEKUA: Civivox Condestable. Areto nagusia ORDUA: 19:30-21:00


MIKEL JANÍN-EN ERAKUSKETA

IRAILAK 15 OSTIRALA Aleen sinadura Comics Pamplona Liburu-dendan 17:00-19:00 Elkarrizketa ikusleekin Civivox Condestable. Hitzaldi-aretoan 19:30-21:00

IRAILAK 16 LARUNBATA

'Cómo enfrentarte a tu peor enemigo' Karate-mangaren aurkezpena, Jokin Ilundain gidoigilearen eskutik LEKUA: Civivox Condestable. Areto nagusia ORDUA: 18:30-19:30

IRAILAK 19 ASTEARTEA

IRUÑEA MARRAZKITAN. GURE KOMIKIGINTZAREN MUGARRIETATIK PASEOAN Bisita gidatua Javier Pérez de Zabalzaren eskutik HASIERA LEKUA: Iruñeko Katedralaren sarreratik ORDUA: 19:00-20:15

https://www.berria.eus/paperekoa/1956/032/001/2023-09-02/mandrakeren-ilusioa-islatuz.htm azokaren edizio honetan hiriko erakuslehioak apaindu dituzte hainbat egilek. Berriak eta eta Naiz-ek eman dute erakuslehioen zerrenda eta edukien berri.

IRAILAK 19 ASTEARTEA TBO LIBURUDENDAK 40 URTE Elkarrizketa/omenaldia Julio Atienza liburu-saltzaileari LEKUA: Civivox Condestable. Areto nagusia ORDUA: 20:00-21:00


JARDUERAK LIZARRAN

IRAILAK 2 LARUNBATA

Goizeko 11etan Stéphane Levallois ilustratzailearen zuzeneko mural margoketa karlistaldien inguruko gogoeta gisara eta 18:00-19:00 artean Dragón Comics Liburu-denda sinatuko ditu bere lanak.

IRAILAK 12 ASTEARTEA IDOIA IRIBERTEGUI Liburu sinatzea Dragón Comics Liburu-dendaN 18:00-19:00 Egilearekin bisita gidatua eta topaketa Lizarrako Fray Diego Kultur EtxeaN 19:30-20:30


PEDRO OSÉS ETA JAVIER MINA Non gogoa... ERAKUSKETA IRAILAK 22 OSTIRALA Komikien sinadura txanda Dragón Comics Liburu-denda (Lizarra) 17:30-18:30 «Non gogoa…» erakusketaren bisita gidatua Lizarrako Fray Diego Kultur Etxea 19:00-20:00


Gainontzean, erakusketa nagusia GOYA-HELLBOY izango da, Stéphane Levallois ilustratzailearen eskutik. Irailaren 1ean liburuak sinatuko ditu 18:30etan TBO Liburu-dendan eta 19:30etatik aurera egilearekin bisita gidatua egingo da.


Terrassako Nadia Hafid, besteren artean 'El buen padre' eta 'Chacales' komikien egilea, arduratu da edizio honetako kartelaz, Civivox Condestablen erakusketa bat izango du eta irailaren 8an egongo da Iruñean aleak sinatzen Chundarata Liburu-dendan 18:00-19:00 artean eta 19:30ean bere lanari buruz hitz egiten Civivox Condestablen.



2022[aldatu]

Nafarroa komikia 2022.jpg
XIII. Nafarroako komikiaren Azokako jarduerak irailaren 2tik urriak 2 bitarte garatuko dira, nagusiki Iruñean (Civivox Condestable, Fnac La Morea eta Geltoki), baita hiriburuan dauden unibertsitateetan eta Lizarra eta Azagran ere.

Tiza elkarteak antolatzen du Azoka 2010. urtetik: azoka hau ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.

* WEBGUNEA * FACEBOOK * INSTAGRAM

XIII. Nafarroako komikiaren Azokako jarduerak irailaren 2tik urriak 2 bitarte garatuko dira, nagusiki Iruñean (Civivox Condestable, Fnac La Morea eta Geltoki), baita hiriburuan dauden unibertsitateetan eta Lizarra eta Azagran ere.

Tiza elkarteak antolatzen du Azoka 2010. urtetik: azoka hau ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.


2022 urtean 40 ekitaldi baino gehiago egingo dira, Egitarau orokorraren baitan euskal komikiarekin eta euskarazko komikigintzarekin harremana dutenak hauek dira:
  • Irailak 3 larunbata, Iruñean 11:30ean MONE SAKIHARA-rekin Marrazketa digitaleko masterclass saioa

16 urtetik aurrera. Sarrera doan, edukiera bete arte. Iruñea/Civivox Condestable

  • Irailak 16 ostirala, Iruñean 18:00etan JAVIER DE ISUSI-rekin komikien sinatze saioa Ménades liburu-dendan 18:00
  • Irailak 17 larunbata, Iruñean 12:00etan JAVIER DE ISUSI-ren ponentzia ‘Dibujar la Historia dibujando historias’. Civivox Condestablen.
  • Irailak 21 asteazkena, Iruñean 19:00etan EGILEA ETA HAREN ESKUBIDEAK Mahai-ingurua: Mar ‘Malota’, Joseba Beramendi ‘Exprai’ eta Conchi Cagide (Intangia elkartea)

Moderatzailea: Kike Infame. Antolatzailea: Euskal Irudigileak. Civivox Condestable.

* Irailak 22 osteguna, Iruñean 18:00etan PATXI HUARTE ‘ZALDIEROA’-rekin komikien sinatze saioa TBO liburu-dendan  eta 20:0etan jendaurreko elkarrizketa (euskaraz) Iruñea/Civivox Condestable./20:00
  • Irailak 23 ostirala, Lizarran 18:00etan JOSUNE URRUTIA-rekin komikien sinatze saioa (Dragón Cómics) eta 19:30ean jendaurreko elkarrizketa Fray Diego Kultur-etxean
  • Irailak 24 Larunbata, Iruñean,11:00-13:00 Haur/gazteentzako tailerra HORRELA IKUKUSTEN DUT NIRE BURUA Josune Urrutiarekinekin: marrazkiaren bidez nork bere buruari begiratzeko taillerra, 8 urtetik aurrera. Plaza mugatuak. Izena emateko: tizacomic@gmail.com . Civivox Condestablen.
  • Irailak 28 asteazkena, Iruñean, 20:00 JUAN ETA PEDRO OSÉS “Marko a la búsqueda del tiempo” liburuaren aurkezpena Civivox Condestablen.
  • Irailak 29 osteguna, Iruñea, 20:00 ERNESTO MURILLO ‘SIMONIDES’ ETA JAVIER MURILLO ‘MATXAS’-ekin jendaurreko elkarrizketa Civivox Condestablen.
* Irailak 30 ostirala, Iruñea, 19:00 JAVIER MINA ETA PEDRO OSÉS-ekin “Non gogoa...” albumaren sinatze saioa Katakrak liburu-dendan eta 20:00etan “Non gogoa...” albumaren aurkezpena Civivox Condestablen

URRIAK 1 LARUNBATA KOMIKITOKI - BIGARREN ESKUKO AUTOEDIZIO ETA KOMIKI AZOKA Salmenta-postuak, collage-tailerra, dj-ak eta kontzertua Geltoki (autobus geltoki zaharra)

ERAKUSKETAK


Nafarroako Unibertsitate Publikoan erakusketa bat eta bi jarduera garatuko dira, eta unibertsitate pribatuan udako ikastaroetako bat 3 egunez komikigintza eta historia lotuko ditu, irailaren 15etik 17ra (Ostegun eta ostiralean arratsaldez, larunbatean goizez)

Ikastaroko saioetan komikigile hauek hartuko dute parte: Agustín Ferrer, Mikel Santos 'Belatz', Idoia Iribertegui, Félix Valero, Irati Fernández Gabarain, Javier de Isusi... Eta hauekin batera Unibertsitateko adituak, hezkuntza arlokoak... arituko dira.

Lizarran jardueretarako batzuk Fray Diego kulturetxean eta Karlismoaren Museoan egingo dira, eta Azagran erakusketa bat eta jarduera bat antolatu dira.

Zart! doako komiki antologiaren laugarren zenbakia argitaratu da aurtengo edizioan: istorio gehienak gazteleraz izango dira, 'Itzala' izango da gai bateratzailea eta 22 artisten ekarpenak ditu. Liburukiaren azala Adam Kozinskik egin du, aitzinsolasa Elisa McCausland-ek idatzi du eta hauek dira parte hartu duten egileak(euskal herriarekin lotutakoak beltzez): Manuel Aliaga “Txapas”, Jordi Baeza, Sergio Biurrun, Yanira Calvo, Charlie Christensen, Anabel Colazo, Jon Gabilondo, Pol Guillén, Mónica Logar, MALMÖ, Laura Mateo, Mattin, Amaia Merino, Leire Olkotz, Marta Oroz, Concha Pasamar, Mónica Revenga, Félix Valero, Encarna Revuelta, Carlos Azagra,


* EGITARAU OSOA WEBGUNEAN: erakusketan kokalekuak, sinatze txandak eta solasaldiak... * FACEBOOK * INSTAGRAM