Hernanikomik
HernaniKomik euskarazko komikigintza ardatz duen Azoka eta komikigintzaren inguruko jarduera da.
2024 urtean 3. edizioa ospatuko da
2022 urtean antolatu zen lehen aldiz Hernanin, azaroaren 18an eta 19an. Azokaren kartelaren diseinua Axpi ilustratzaile eta marrazkilari hernaniarrak egin zuen.
Atsegindegi gune estalian argitaletxeen postuak, sinatze txandak eta komiki aurkezpenak egin ziren.
Komiki aurkezpen hauek egin ziren. Haur besoetakoa (Unai Iturriaga eta Alex Sanvicente) Ni ez naiz Mikel Laboa (Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe) Black is beltza II: Ainhoa (Susana Martin) Utzi azalari (Axpi) Lurbinttoko ohoinak (Adur Larrea) Sua: Sutagar (Alex Tello eta Julen Ribas).
Nabarralderako Aritz “Gasteiz 1200” eta Harriet argitaletxeak plazaratu duen lehen euskarazko manga ere aurkeztuko ziren Hernanin.(Tomomi Usuiren Cube Arts)
Aurkezpenak ez ezik, bisita gidatuak, marrazketa inprobisazioak (Asisko Urmeneta eta Eider Eibar), zine eta musika emanaldiak ere egin ziren.
Gainera, Ibilbide profesional osoa goraipatzeko Joseph Camino saria emango zaio Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzaile hernaniarrari.
“Zaletuentzat aukera paregabea da, komikigileen eta zaletuen artean topagune bikaina delako, eta hain zaletuak ez direnentzat, komikigintzara gerturatzeko aukera ere badelako!, esan du Koro Muro Harriet argitaletxeko arduradunak.
“Komikilariok beste azoka batzuetan parte hartzen dugu, baina, inon, ezta Euskal Herriko azoketan ere, ez digute euskarazko sortzaileei txoko berezi bat eskaintzen”, nabarmendu du Mikel Begoña marrazkilariak. Dena dela, “urtero berritasunak eta lan garrantzitsuak argitaratzen dira eta horiek erakusteko azoka baten beharra zegoen”, iritzi dio Dani Fano Xabiroi aldizkariaren koordinatzaileak.
Hernaniko Udalak antolatu du HernaniKomik, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Harriet argitaletxearen, Xabiroi aldizkariaren eta Gaueko komiki dendaren laguntzarekin. Udal Liburutegiko Rakel Gonzalez aritu da buru belarri azoka antolatzen eta egileekin hartu-emanetan. Dirudienez, HernaniKomik indarrez sartu da komigintzaren azoketan, eta lehen edizio honek egileen artean izan duen harrera ona eta lan egiteko gogoa ikusita, etorkizun oparoa ikusten diote antolatzaileekFitxategi:Adibidea.jpg