Bruno Bessadi

komikipediatik
67.218.224.34 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 12:02, 14 iraila 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


Bruno Bessadi 1974 urtean Marseillan jaiotako komikigilea da. Lanbiek atariaren arabera, txikitatik Pif Gadget eta Ameriketako Estatu Batuetako komikiekin zaletu zen. Arte aplikatuak ikasi zituen eta komikigintzan trebatu zen Marseillan bertan.

1994 urtean lagunekin 'Kérozèn' fanzinea sortu zuen eta ondoren Marseillako 'Zarmatelier' komikigile taldeko kide eta lehendakari izan da.

Komikigintzan profesionalki 1997 urtean hasi zen 'Golem' aldizkarian 'Family Instincts' zinta argitaratuaz; 1999 urtean Soleil argitaletxeak 'Zorn et Dirna' sailean parte hartzeko aukera eman zion, eta 6 zenbaki sortu zituzten guztira Vincent Trannoy gidoilariak eta biok.


2004 urtean Delcourt etxerako 'Chroniques de Sillage' saileko lehen alean parte hartu zuen eta baita 'Tales of Tellos' sailean. Ondoren etorri ziren 'Ange & Démons' (Soleil, 2005), 'Lanfeust par ses amis' (Soleil, 2005) and 'Pirates des 1001 lunes' (Soleil, 2008)

2008an 'Prodigy: la nuit des enfants rois ' animazio filmaren sorkuntzan parte hartu zuen.

2011 urtean Éditions Bamboo-rako Hélène Beneyrekin lankidetzan 'Boucle d'or et les trois ours' lana sortu zuen.

Hérik Hannaren gidoiekin 2013an 'Bad Ass' sailean parte hartu zuen (Delcourt) eta Estatu Batuetan ere argitaratu da komiki sail hau.

2019an Aurélien Ducoudray-rekin 'Amazing Grace' komikia sortu zuen, eta 'Fatman' pertsonaiaren komiki kolektiboan parte hartu zuen ere.

Hainbat gidoilarirekin lankidetzan aritu ondoren, Bessadik proiektu pertsonalago bat sustatu nahi izan zuen Conan pertsonaiean inspiratuta eta animalia antropomorfoekin: 2008an hasi zen ideia argitaletxeei erakusten, baina ez zuen editoreekin arrakastarik izan.

2018an berriz ekin zion asmo horri: Inktober ekimenean irudi batzuk egin zituen, ilustrazio horiek paperera eramateko Crowfunding bat antolatu, urte horietan istorio labur bat argitaratu zuen Bamboo-ren 'Lanfeust Mag' aldizkarian...

Azkenean Bamboo Éditions eta Christophe Arleston editorearen artean sortutako Drakoo argitaldariarekin akordioa lortu zuen eta 2022ko urtarrilean trilogia baten lehen alea argitaratu zuen:: 'L'ogre lion. Le Lion barbare'.



Harriet Ediciones-ek Frantziar estatuko edizioekin batera argitaratu zituen euskarazko eta gaztelerazko bertsioak: 2022ko irailean lehena eta 2023 urtean bigarren liburukia.
2024 urteko udazkenean iritsiko da frantsesez zaleen eskuetara saila itxiko duen azken albuma. Ez da jakinarazi euskarazko bertsioaren argitarapen data.



Lehoi-ogroa Saila
2022 IRAILA
Harriet leoi.jpg
2023 09 IRAILA
LEHOI OGROA 2.png
2024 Udaberrian argitaratuko da sailaren 3. eta azken liburukia
JATORRIZKO HIZKUNTZA
HERRIALDEA
EUSKARAZKO BERTSIOAREN
ARGITARATZAILEA
GIDOIA MARRAZKIAK ITZULTZAILEA JATORRIZKOA
2022 eta 2023
Frantsesez
Harriet Ediciones Bruno Bessadi Bruno Bessadi Miel Angel Elustondo Etxeberria Jatorrizkoa frantsesez 2022 eta 2023 urteetan 'Le lion barbare'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan)