Adrien Albert
L'école des loisirs argitaletxeko webgunearen arabera "Adrien Albert 1977an jaio zen, Nantesen. Zuzenbide publikoan lizentziatu zen, eta metalurgiaria, bideogilea, etxezaina, sukaldaria, altzari erretzailea eta prentsa marrazkilaria izan da; gaur egun, umeentzako liburuak egiten ditu.".
2012 urtekoak dira haur literaturako irudigile bezela sortutako bere lehen lanak (Les Aventures de Louga de l'Autre Côté Du Monde, Claire Fercak idazlearekin), eta ondoren autore ezberdinekin beste 6 liburu egin ditu.
Bere testu eta irudiekin osatutako lehen lana 2008an sortu zuen: 'Seigneur Lapin'.
2010ean 'Cousa' sortu zuen, 2010ean 'Zélie et les Gazzi Mouche?, ondoren 'Simon' saileko liburuak argitaratu zituen... guztira 10 liburu sortu ditu.
2020 urtean 'Notre Boucle d'or' ipuina argitaratu zuen.
Komikigintzan, 2018an eta 2019an urrenez urren 'Claude eta Morino' Komiki sailaren bi ale argitaratu zituen.
2018an Montreuil-eko Haur eta Gazteentzako Liburuaren Azokako Pépite sarirako aukeratu zuten eta 2019an Frantziar estatuko liburuzainen eskutik Sorcières sarirako izendatu zuten.
2020ko Bernard Versele saria eskuratu zuen 7 urtetik aurrerako haurrentzako liburu onenari
2020 eta 2021 urteetan argitaratu zituen Astiberrik komiki hauek euskaraz.
2020 MAIATZA | 2021 06 EKAINA| | ||||
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOA |
---|---|---|---|---|---|
Sailaren hasiera 2018an frantsesez | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Adrien Albert | Adrien Albert | Bego Montorio Uribarren | 2018 eta 2019, "Claude et Morino", Editions L'école des loisirs |