BETI BERDIN Taberna Koronabirusaren garaian

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2021 Otsaila (aldiberean gaztelerazko bertsioa)
IZENBURUA BETI BERDIN TABERNA Koronabirusaren garaian
Beti Berdin Taberna Saila
ARGITARATZAILEA Gaston Argitalpenak
Egilea editore
GIDOIA Asier Iturralde 'Gaston'
MARRAZKIAK Asier Iturralde 'Gaston'
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara (aldiberean gaztelerazko bertsioa)
FORMATUA Grapatuta
TAMAINA 17x25 zm
ORRIALDE KOPURUA 40 orrialde
SALNEURRIA € 1
ISBN 978-84-121924-2-1

DESKRIPZIOA

Fikziozko Irizar hiriko taberna ospetsua dugu Beti Berdin, euskal kostaldeko zehaztu gabeko lekuren batean dagoena.

2020 urteko martxoan Asier Iturralde 'Gaston' irudigilea sare sozialetan hasi zen taberna honi buruzko komikiak zabaltzen. Munduko gainerako biztanle guztiak bezala, koronabirusaren pandemiak ustekabean harrapatu ditu ohiko tabernazaleak, beren bizitzak guztiz aztoratuz.

Begirada umoretsu eta ziniko baten bidez, bizitzari eta pandemiari buruzko gogoetak ikusteko aukera izango dugu denboran zehar.


Album honek pandemia garatzen ari zen aldi berean sarean argitaratutako zinta guztiak biltzen ditu. Orain, atzeraka begiratzerakoan, bizi izan ditugun etengabeko aldaketak eta ohiko bizitzan izan duen eragina ikusita, pertsonaien gogoeta, sentimendu eta jarreretan islatuak ikusten ditugu geure buruak

2021eko otsailean argitaratu ziren paperean zinta hauek eta horretarako Bilboko Udalaren “BILBAO AURRERA” programaren laguntza jaso zuen autoreak.

KOMUNIKABIDEETAN

BERRIA: Tabernako kroniken bilduma