Naroa Zubillaga
Naroa Zubillaga Andoainen 1982 urtean jaiotako itzultzailea eta EHUko irakaslea da.
Nor da Nor atariaren arabera Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUko Letren Fakultateko lehen promozioan. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterra ikasi zuen gero. Gaur egun itzulpengintza irakasle dihardu bertan.
Zenbait literatur lan euskaratuak ditu Zubillagak, tartean Literatura Unibertsala bildumako Franz Kafkaren 'Bizian argitaratuak' Antologia ipuin-bilduma.
Gazte literaturako "Vitoria-Gasteiz" itzulpen-saria irabazi zuen 2009an, Cornelia Funkerren 'Tinta-bihotz' liburuaren itzulpenagatik.
2013ko ekainean aurkeztu zuen doktoretza-tesia: 'Alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura: zuzeneko nahiz zeharkako itzulpenen azterketa corpus baten bidez'.