Annette Pehnt
Annette Pehnt 1967 Köln-en jaiotako idazlea eta literatur kritikaria da.
1986 urtean ikasketak amaituta gizarte lan boluntarioa egin zuen Belfasten, Eskozian bizi izan zen eta nazioarteko hainbat unibertsitatetan ingeles, zeltiar eta alemaniar hizkuntzen eta literaturen ikasketak garatu zituen.
1992 urtetik literatur kritikaria eta egile bezala egin du lan eta irakasle da Hildesheimeko unibertsitatean.
25 liburu baino gehiago idatzi ditu, heldu zein haur eta gazte literatura arloan.
2001 Mara-Cassens saria irabazi zuen, eta ordudanik dozena bat sari jaso ditu.
Hainbat ilustrailerekin aritu da elkarlanean, eta Jutta Bauerrekin hainbat lan sortu ditu.
2023 urtea 'Der Bärbeiß' sortu zuten eta pertsonai honen 3 liburuki argitaratu dira.
2024 urtean komiki egokitzapena egin zuen Catherine Mark-ek.