Esther López Epelde
Esther López Epelde Altzon jaio eta Bartzelonan bizi den itzultzaile eta zuzentzailea da. Beste itzulpen lanen artean, 2019an argitaratu zen «Superpatata 1. Superpatataren jatorria» komikia itzuli zuen eta sail honen dozena bat album ekarri ditu euskarara.
Hona bere burua deskribatzeko Linkedinen erabilitako hitzak :
Urteak daramatzat itzultzaile gisa lanean; zuzentzaile gisa, aldiz, gutxixeago. Dena den, bietan behar bezala aritzeko gai naiz. Testu zehatz eta ulergarriak sortzea da nire helburua, irakurleari lana arintzea. Gainera, erraz bezain bizkor moldatzen naiz idazki mota guztietara, gogotsu. Autodidaktatzat dut nire burua, baina lanbidean aurrera egiteko eta ezaupideak berritzeko ikasketa formalak ere egin ditut. Izan ere, beti nago ikasteko prest; are gehiago: ikasteko beharra daukat beti. Talde-lanean ere gustura aritzen naiz eta lankideekin harreman atsegin eta zintzoak sortzea ateratzen zait, berez.
Euskal Herriko Unibertsitatean, Madriden eta Bartzelonako Universitat Autònoma eta Pompeu Fabran egin zituen ikasketak.
Euskara, gaztelera eta katalana izaten dira bere lanerako ohiko hizkuntzak, eta berak egindako itzulpenen artean daude «Superbotereen liburu aparta» eta matematika arloko hezkuntza materiala; zuzenketa arloan, Börkur Sigurbjörnsson-en 999 Abroad liburuaren gaztelaniazko zuzenketa lana egin zuen.
Informazio gehiago About.me eta Linkedin webguneetan
2019-2024 SUPERPATATA EUSKARAZ[aldatu]
2019 urtean hasi zen Bang argitaletxea Superpatata saila gazteleraz, katalanez, galegoz eta euskaraz merkaturatzen: urte horretan euskaraz 'Superpatata 1 Superpatataren jatorria' komikia argitaratu zuen Bang Ediciones etxeak Mamut Comics zigiluaren barne eta urte horretan zehar sailaren 9 zenbaki euskaratu ziren; 8. aletik aurrera aldiberean heldu ziren irakurleengana hizkuntza guztietako aleak. eta 2020ean 'Superpatataren jatorria' bildumako 10. eta azken alea argitaratu zen.
2022ko martxoan bilduma berri bat hasi zen, 'Nahaspila Kosmikoa', eta bigarrena 2023ko urtarrilean argitaratu zen. 2024ko ekainean sailaren 3. liburukia argitaratu da: 'Estolderian'. Honekin amaiera eman zaio espazioko trilogia honi.
2024 SUPERNINJA KURURO[aldatu]
2024ko irailean Mamut zigiluaren baitan Marko Torres egilearen 'Superninja Kururo' argitaratu da.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 IRAILA | Superninja Kururo 1: Eskuturreko gorena SUPERNINJA KURURO BILDUMA |
Bang Ediciones / Mamut Comics | Marko Torres | Marko Torres | Jatorrizkoa gazteleraz | Esther López Epelde | 2016 Argentinan, 2024 aldiberean gazteleraz eta euskaraz (Bang Ediciones) |
EUSKARARA ITZULITAKO LANAK[aldatu]
2019 URTARRILA | 2019 APIRILA | 2019 APIRILA | 2019 MAIATZA | 2019 MAIATZA | 2019 EKAINA | 2019 EKAINA |
2019 URRIA
Superpatata 1/8 Augusta Handimandiren gutizia arriskutsuak 1. zatia |
2019 ABENDUA
Superpatata 1/9 Augusta Handimandiren gutizia arriskutsuak 2. zatia |
2020 AZAROA | 2020ean 'Superpatataren jatorria' bildumako 10. eta azken alea argitaratu zen. | |||
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKO ARGITARATZAILEA | ARGITARAPEN DATAK |
---|---|---|---|---|---|---|
2011tik Gazteleraz eta katalanez 2019tik euskaraz |
Bang Ediciones / Mamut Comics | Artur Laperla | Artur Laperla | Esther López Epelde | Bang Ediciones / Mamut Comics | 2011tik 2020ra |
2022 MARTXOA Superpatata 2/1 Bare erregearen itzulera | 2023 URTARRILA | 2024 EKAINA | 2024ean 'Nahaspila kosmikoa' saileko 3. eta azken alea argitaratu zen.
|
|||
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKO ARGITARATZAILEA | ARGITARAPEN DATAK |
---|---|---|---|---|---|---|
2022tik aldiberean katalanez, gazteleraz, euskaraz |
Bang Ediciones / Mamut Comics | Artur Laperla | Artur Laperla | Esther López Epelde | Bang Ediciones / Mamut Comics | 2022tik 2024ra |