Naroa Zubillaga

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Naroa Zubillaga Andoainen 1982 urtean jaiotako itzultzailea eta EHUko irakaslea da.

Beste lanen artean Alemaniarretik bi komiki itzuli ditu euskarara eta 'Euskal komiki-liburuak. Goranzko joera baten azterketa' argitaratu zuen 2023 urtean.


Nor da Nor atariaren arabera Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUko Letren Fakultateko lehen promozioan. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterra ikasi zuen gero. Gaur egun itzulpengintza irakasle dihardu bertan.

Zenbait literatur lan euskaratuak ditu Zubillagak, tartean Literatura Unibertsala bildumako Franz Kafkaren 'Bizian argitaratuak' Antologia ipuin-bilduma.

Gazte literaturako "Vitoria-Gasteiz" itzulpen-saria irabazi zuen 2009an, Cornelia Funkerren 'Tinta-bihotz' liburuaren itzulpenagatik.

2013ko ekainean aurkeztu zuen doktoretza-tesia: 'Alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura: zuzeneko nahiz zeharkako itzulpenen azterketa corpus baten bidez'.

2023 urtean euskarazko komikigintzari buruzko azterlana egin zuen: 'Euskal komiki-liburuak. Goranzko joera baten azterketa' Fontes Linguae Vasconum aldizkarian argitaratu zen.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 APIRILA
Txangoantxiripaz.jpg
Txangoan txiripaz Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Josephine Mark Josephine Mark Jatorrizkoa alemanez Naroa Zubillaga 2022 urtean, 'Trip mit Tropf' (Kibitz Verlag argitaletxea)
2024 IRAILA
Zipotz.jpg
Zipotz Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Annette Pehnt
---
Josephine Mark
Josephine Mark
---
Jutta Bauer
Jatorrizkoa alemanez Naroa Zubillaga 2024 apirila, 'Der Bärbeiß' ‎Kibitz Verlag argitaletxea