David Marto

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

David Marto 1994 urtean Toledon jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da.

Arte Ederrak eta animazio ikasketak egin zituen, serigrafian aritu da.

Profesionalki zenbait proiektu garatu ditu hainbat argitaletxe eta erakundeentzat: besteren artean Ediciones SM, Reina Sofia Museoa, SOS Refugiados Europa...

2022an, Gasteizko Irudika topagunean parte hartu zuen: beste 8 egileekin autoedizio bidez beraien kabuz sortutako 'Contrapelo' fanzinea egin zuten, Gasteizko hiru eguneko bizipenak islatuz. Irudikak fanzibearen edizio berezi bat argitaratu zuen hurrengo urtean.

CHILLIDAREN MAPA: IDEIATIK ARGITALPENERA

Martok komiki labur ugari eginak zituen, eta obra luze bat egiteko gogoz zebilen.

El mundo egunkariak egindako elkarrizketaren arabera Madrideko Palacio Real-en lanean ari zela jabetu zen Thyssen eta Prado Museoek zenbait pintoreen bizitzak komiki formatuan argitaratu zituztela.