Paula Estévez
Paula Estévez del Diego Donostian 1984an jaiotako ilustratzailea, komikigilea eta musikaria da.
Wikipediaren arabera Arte Ederrak ikasi zituen, argazkigintzan eta ikus-entzunezkoetan espezializatuz. Ikasketak amaitu ondoren Berlinera joan zen eta han ekin zion marrazteari.
Ordutik bere lana komiki, ilustrazio eta animaziora zuzendu du.
Beste kide batzuekin batera eta bere lana zabaltzeko ere autoedizio ekimen ezberdinak sustatu ditu: batetik proiektu kolektiboetan, adibidez Guillotina Donostiako lehen Autoedizio Topaketen antolaketan, eta betalde aldizkari, komiki eta fanzine ezberdinetan ikus daiteke bere lana: Hijos Acabados, Berlin Scrawling, So International Zine...
Argia eta Gaztezulorako egin ditu ilustrazio lanak.
Horrez gain, Oki Moki pop-punk taldean jotzen du.