Agustín Ferrer Casas

komikipediatik
67.218.229.225 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 21:00, 17 azaroa 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Agustín Ferrer Casas Iruñean 1971 urtean jaiotako komikigilea da. 2011 urtea baino lehen komiki lehiaketa ugari irabazi zituen eta Saure argitaletxearen bilduma batzuetan komiki labur batzuk argitaratu zituen gazteleraz eta euskaraz:2011 urtetik aurrera komikigintzan lan egiteko erabakia hartu zuen eta ordudanik 7 komiki liburu argitaratu ditu argitaratu ditu gazteleraz , tartean Mies. 2024 urteko udazkenean gazteleraz eta euskaraz argitaratuko du komiki berri bat.


IBILBIDEA

Arkitektura ikasketak hasi zituen eta azkenean aparejadore/arkitektu tekniko titulua eskuratu zuen: Grafito argitaletxearen biografian zehazten denez "1993an, Bederatzigarren Artearen Estetikari buruzko unibertsitate-lan baten ondorioz, istoriotxo bat nolakoa izango zen jakiteko jakin-mina sortu zitzaidan. Nire etxetik 30 metrora komiki lehiaketa bat antolatu zen eta saiakera egin nuen: katu antropomorfizatuak protagonista zituen istorio batekin lehen saria irabazi nuen. Hura txiripa hutsa zen ala ez jakiteko, beste lehiaketa batean parte hartu nuen. Eta txirulak ere jo zuen! Balizko zerra aurkitu ondoren, ikasketek eta lanak uzten zizkidaten denbora probestu eta lehiaketetan lehiatzen jarraitu nuen. 20 urtez hainbat herri, hiribildu eta hiritan sariak eskuratu nituen (Albolote, Astorga, Cornella, Iruña, Portugalete, San Andres del Rabanedo, San Roque, Zumarraga, Ciudad Real...), kategoria ezberdinetako hogeita hamar bat sari eskuratu arte."

Komiki sariketa batzuetan sariaren parte izan ohi da lanak argitaratzea, eta Ferrer Casas-en istorioak SAURE argitaletxearen bidez gazteleraz zein euskaraz merkaturatu ziren bi liburuetan: 2004 urtean 'Gandhi, bizitzaren maisua' eta  2005 urtean 'Ametsaren aro berria'. Lan hauetako bakoitzean egile bat baino gehiagoren komiki laburrak agertzen dira.

Fernando Buesa Blanco 2. Bakearen aldeko bigarren komiki sariketan Gandhi pertsonai historikoa hartu zuten gaitzat: lehiaketaren oinarrietan zehaztu ziren 3 orrialdetako istorioak marrazteko gidoi laburrak. Lehiaketaren garaileak izendatu ondoren, 'Gandhi, bizitzaren maisua' liburukian argitaratu ziren Europa eta Latinamerikako 10 komikigile saritutakoen lanak, tartean Agustin Ferrer Casas-ena.


'Ametsaren aro berria' komikirako aldiz 10 orrialdeko gidoia prestatu behar izan zuten zuten lehiaketan parte hartu nahi zutenek: 4 egile izan ziren hautatuak, Nacho Fernandez-ek eraman zituen gidoiak komikietara eta Vicente Ibañez arduratu zen koloreaz. Ferrer Casas-ek liburukiari hasiera ematen dion lehen istorioaren gidoia egin zuen.

1997 eta 2011 urteen artean komikigintza zaletasunetik landu zuen, profesionalki arkitektura estudio batean lan eginez eta Nafarroako Unibertsitatean klaseak ematen.

2011 urtean murgildu zen irudigintzan eta komikigintzan.

Urte horretan bertan 'El Clímaco' aldizkari sortu berrian istorioak argitaratu zituen eta ordudanik komiki zerrenda oparoa sortu du.

Hasierako komiki luzeak argitaratzeko bideen bila, Crowfunding-a, autoedizioa eta lehiaketen bidea jorratu zuen, aldiberean proiektu ezberdinak landuz.

  • 2015 urtean Valentzian Grafito Editorial sortu zen: egile berrien lanak jasotzeko deialdia egin zuten, Ferrer Casas-ek 'Cazador de Sonrisas' proiektua bidali zien eta argitaletxe honek plazaratu zuen lehen komikia bilakatu zen
  • Gaztela Manchako 'Manchacómic' 3. lehiaketarako 'Cartas desde Argel' lana aurkeztu zuen eta sariaren barne lortu zuen Zona 84/Serendipiak komikia argitaratzea.(hasiera batean doan banatuz en azokan grapatutako bertsioa eta ondoren West Indies Companyren eskutik argitaratu zen)
  • Urte horietan hasi zen ere bere kabuz Mies van der Rohe arkitektoari buruzko eleberri grafikoaren sorkuntzan, baina une horretan Grafitok 'Arde Cuba' komikia egiteko enkargua egin zion.

Arde Cuba 2017 urtean argitaratu zen eta 2018 urtean José Sanchís saria jaso zuen (Mejor Novela Gráfica Nacional) eta Donostiako komiki azokan gidoi onenari saria.

Epealdi honetan Jot Down aldizkarian ere kolaborazioak egin zituen eta 'De Muerte ' album kolektiboan beste istorio bat argitaratu zuen 2016 urtean.

2019 urtean MIES argitaratu zuen (Grafito Editorial) de 3.000 kopia baino gehiago saldu ditu eta Frantzia, Portugal, Polonia, Herbeheretan eta Alemanian argitaratu da: Aragoiko komiki sarietan eta Valentziako komiki jaialdian 'Mejor Obra Nacional' izendatu zuten.

Frantziar merkatuan eta beste herrialde batzuetan ere argitaratu dira Ferrer Casas-en komikiak.

2022 urtean Alemanian argitaratu zen Estatu espainiarreko komikigileen 'Comics mit Aakzent' monografian parte hartu zuen.

2023 urtean zenbait proiektutan parte hartu zuen. Batetik, 'Arquitectura y Cómic' liburukian (Universidad Complutense de Madrid ) eta bestetik Bachi-buzuk egitasmoan.

2024 IHES PLANA: LEHEN ALBUMA EUSKARAZ

2024ko udazkenean gazteleraz Grafito-k 'Plan de uhida' argitaratuko du eta euskaraz lehen aldiz Harriet Ediciones-ek Ferrer Casas-en komiki bat argitaratuko du 'Ihes plana'

KOMIKIAK EUSKARAZ

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDO MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
202411 AZAROA
Ihes plana.jpg
Ihes plana Harriet Ediciones Agustín Ferrer Casas Agustín Ferrer Casas Gazteleraz Jatorrizkoa, aldiberean euskaraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 202411 AZAROA Gazteleraz, 'Plan de Huida' (Grafito Ed.)



ISTORIO LABURREN GIDOILARI ETA IRUDIGILE

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2004
Gandhi.JPG
Gandhi, bizitzaren maisua Saure / Fernando Buesa Fundazioa Jansain eta 7 autore gehiago Pablo Cerda Agustín Ferrer Casas eta beste zenbait autore Jatorrizkoa gazteleraz Koldo Biguri / Beatriz Lopez 2004
2005
AMETSAREN.JPG
Txanoa 1 Ametsaren aro berria Saure Agustín Ferrer Casas/Jabier Erostarbe/Maite Toledo Saralegi/Juan Antonio Alcudia Perez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Pedro Díez de Ulzurrun 2005