Mikel Begoña

komikipediatik
46.6.247.156 (eztabaida) (AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ)(r)en berrikusketa, ordua: 09:04, 18 azaroa 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Mikel Begoña Garaizar Sopeloztarra 1964 urtean jaiotako komiki gidoilaria eta komikigintzaren sustatzailea da. Historian lizentziatu zen eta liburuzaina da lanbidez.

2012an Komikeri webgunea sortu zuen eta Parrapean jardunaldien antolatzailea izan da. (2014-2017 artean antolatu ziren jarraian jardunaldien 4 edizioak). 2022 urtetik aurrera Hernanikomik azoka sustatzeko lantaldean parte hartu du.

Tebeosfera atariko bere fitxaren arabera, 2004 eta 2008 urteen artean Ricardo Sendra marrazkilari argentinarraren lankidetzan aritu zen: zenbait komiki lehiaketetara aurkeztu zituzten elkarrekin sortutako lanak eta hainbat sari jaso zituzten, besteen artean 2005ean Elgoibarko “Kokoe” lehiaketan eta 2006ean Basauriko udalak antolatutako “Ganorabako” lehiaketan.

2007 urtean argitaratu zuen bere lehen albuma, 'Berunezko Itsasoa. Matxitxakoko gudua' Ricardo R. Sendra marrazkilariarekin. Argitaratzeko autoediziora jo zuen eta Gure Erroak editoriala sortu zuen. Euskaraz eta gazteleraz merkaturatu ziren bi lan hauek.

2008an hasi zen bilboko Iñaket marrazkilariarekin elkarlanean. Aurreko laneko tematikarekin jarraituz, gerra zibila eta frankismoan kokatutako bi lan sortu zituzten gazteleraz: Norma  argitaletxeak merkaturatako 'Tristísima ceniza' (Sollubeko borrokak eta Robert Capa argazkilariaren bizipenak jasotzen dituena) eta 2012an 'El pico de los cuervos': hurrenez  hurren, Nómadas Bildumako 32 eta 64 zenbakiak izan ziren, eta  lehena Cambourakis etxeak frantsesez argitaratu zuen. 2020ean iritsi zen liburudenda eta liburutegietara bi autoreen euskarazko lehen lana, Helize (Harriet Ediciones).

Aldizkarietan ere kolaborazioak egin ditu: 2012 urtetik aurrera APIE-EIEPk argitaratzen duen 'El Balanzin' aldizkariko 8, 9, 13 zenbakian eta 2015 urtean 'Rumble!' aldizkariko 19 zenbakian. 2017ko El Balanzin aldizkarian Harriet komilariari eta editoreari buruzko artikulua idatzi zuen.

Urte hauen artean hasi ziren antolatzen 'Parrapean' jardunaldiak.

Xabiroi aldizkarian ere istorioak argitaratu ditu: Adur Larrearekin 'The last shot' eta Alex Orberekin 'Gotzargi' istorioak (2014 eta 2015eko abenduko aleetan urrenez urren, 34 eta 38 zenbakietan), eta 2019ko maiatzeko 51. alean Kike Infamerekin batera sortutako 'Bostetik bostera' istorioa.


2013tik aurrera Bertsolari aldizkarian Adur Larrearen marrazkiekin 'The last shot' komiki saila hasi zuen, eta 2017 urtean album moduan merkaturatu zen 'Arditutakoak' izenburupean.


2015 Norma Argitaletxean berriz eta beste behin Iñaket marrazkilariarekin ÖTZI Sailari ekin zioten, Neolitikoan kokatutako western giroko kontakizuna: trilogiaren baitan argitaratu ziren 'Ötzi#1 Por un puñado de ambar' 'Ötzi#2: El Bueno, el Feo y el Tuerto' eta 2019an 'Ötzi#3 El cobre tenía un precio'; Italian ere argitaratu da.


Uberan atariak 2017 urteko komiki uztari buruzko elkarrizketa egin zion

2018ko apirilean Elgetan Komikiz komiki, lubakiz lubaki ikuskizunean parte hartu zuen.

2019 urtean Eusko Jaurlaritzak komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko diru laguntza deialdiko sarietako bat irabazi zuen 'Helize' proiektuak, eta 2020ko azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen 'Helize' komikia, Mikel Begoñaren gidoiarekin eta Iñaketen marrazkiekin.


Mikel Begoñak Euskarazko Komikiaren istoria ikertu du eta hainbat erakusketa antolatu ditu:

Komikia erakusketa bakio.jpg

2017 urtean Kike Infamerekin batera 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuen. Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: erakusketa gaurkotu dute, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken hiru urteotako ekoizpenaren laginekin.

'Komikia, 1975tik' erakusketa 2021 urteko ekainaren 27ra bitartean ikusi ahal izan zen Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ibiltari programaren barne Bakioko Txakolingunean. urte bereko irailean bitarte Amorebieta-Etxanon egon zen erakusgai.

2022 urtean zehar 'Komikia' erakusketa besteak beste Ermuan eta Igorren ikusi ahal izan zen eta Berria egunkariak artikulu mamitsua eskaini zion Ugaon antolatutako erakusketari. 2023 urtean Oñatin egon zen ikusgai erakusketa eta Euskadi Irratiko Amarauna saioan elkarrizketa egin zioten honen arira (2:00:00 minututik aurrera.)

2022ko irailean Nafarroako Komiki Azokaren baitan Lizarran 'Azalak' erakusketa sortu zuten Kike Infamek eta Mikel Begoñak.(Naiz hedabidean elkarrizketatu zituzten gazteleraz bi autoreak.) 2023 urtean Iruñean paratu zen erakusketa eta Berriak elkarrizketa egin zion Begoñari

Komiki sorkuntzari dagokionez, 2021eko irailean Nafarroako Komiki Azokan aurkeztu zen 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia, Mikel Begoña eta Iñaket komikigileen elkarlanaren emaitza.

Txakomic 1.jpg
Txakomic 1 parraren itzalpean.jpg
Mikel Begoñak ere parte hartze zuzena izan du 2021 urtean martxan jarri zen Txakomic ekimenean: Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari Buruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.

Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. etorkizunean aurreikusten da liburuki bakarrean biltzea dira lan guztiak.

'Parraren itzalpean' izenburuko lehen istorioa Mikel Begoñaren gidoiaz eta Higinia Garayren irudiekin osatu zen, eta bi hilabetean behin komiki digital berri bat jartzen da zaleen eskura.

Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean

  • 'Erro sakonak' Josune Urrutia Asuaren irudiekin.
  • 'Agatharen azken kasua” Gastonen irudiekin.
  • 'Parraren itzalpean'Higinia Garayren irudiekin.
  • 'Arrakala' Pedro J Colombok eta Aintzane Landak marraztu dute.
  • 'Des-blokeoa', Iñaketen irudiekin.
  • 'Rokail', Adur Larrearen irudiekin.
  • 'Topaketa' Raquel Alzateren irudiekin.
Txakolinguneko webgunean eskuratu daitezke komiki guztiak.
Aurreikusi da bigarren komiki argitalpen bat ere egitea: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin.

Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die.


2021 urtean berriz ere Iñaketek eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzako diru laguntza deialdiko sarietako bat, eta Mikel Begoñarekin batera 'Hiru etxe Santa Monikan' komikia sortzeko prozesua abiatu zuten.

2022 urtean Ermuko Liburutegiaren ekimenez 'Ermua Binetetan' 8 orrialdetako komiki laburra argitaratu zen: Mikel Begoñak eta Kike Infamek sortu zuten komiki hau eta PDF euskarri digitalean dago eskuragarri.

2023ko Getxoko 21. Komiki Azokan omendutako egileen artean izango dira Mikel Begoña euskal gidoilaria eta baita komikigintzan ibilbide luzea duen Ana Miralles Madrildarra. Irailaren 29tik urriaren 1era ospatu zen Getxoko Komiki azoka.


2023ko iralean Harriet Edicionesek argitaratu zuen Iñaketek eta Mikel Begoñak sortutako 'Hiru etxe Santa Monikan' komikia.

Getxoko omenaldia eta argitalpen berriaren harira elkarrizketatu zuten Mikel Begoña Bilbo Irratian.


2024ko udaberrian '1794. Marte eroturik' komiki laburra argitaratu zuen Ermuako udalak: Mikel Begoña arduratu da gidoiaz, Kike Infame marrazkieta eta Daniel Gojénola izan da kolorista. komikiaren bertsio digitala eskuragarri dago.

2020 urtean Mikel Begoña harremanetan jarri zen XXXIV. Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketan euskarazko egile onenari emandako akzesita irabazi zuen Igor Sarralde Ussiarekin proiektu bat elkarlanean sortzeko. Harriet argitaletxeari proposatu zioten lana argitatzea, eta 2023 urtean irabazi zuen Eusko Jaurlaritzako komiki sorkuntzarako diru laguntzetako bat:ondorioz, "Argia iraungi zen tokia" komikia 2024ko udazkenean argitaratuko du Harriet Edicionesek.


Hasieran aipatu bezala, Mikel Begoñak Komikeri webgunea sortu zuen eta Parrapean jardunaldien antolatzailea izan zen:

* 2014

* 2015

* 2016

* 2017


HernaniKomik Azokaren antolaketan parte hartu du ere.

Info 7 irratian komikigintzari buruzko iruzkinak egin izan ditu.


AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024AZAROA
Argia iraungi zen tokia.jpg
Argia iraungi zen tokia Harriet Ediciones Mikel Begoña Igor Sarralde Ussia Euskaraz Jatorrizkoa 2024, gazteleraz aldiberean.
2023 12 ABENDUA
Txakomik Bizkaiko txakolinaren historia.jpg
Bizkaiko txakolinaren historia Bizkaiko Foru Aldundia Mikel Begoña Kike Infame Euskaraz Jatorrizkoa 2023, gazteleraz aldiberean
2023 12 ABENDUA
Txakomik bilduma.png
Txakomik: Txakolin zaporedun istorioak Bizkaiko Foru Aldundia Mikel Begoña Alex Orbe/Raquel Alzate / |Josune Urrutia / Asier Iturralde / Adur Larrea / Iñaket|Pedro J Colombo / Aintzane Landa / Higinia Garay Euskaraz Jatorrizkoa 2021 eta 2022 artean euskarri digitalean
2023 09 IRAILA
PORTADA HIRU ETXE SANTA MONIKAN.jpg
Hiru etxe Santa Monikan Harriet Ediciones Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Jatorrizkoa 2023, gazteleraz aldiberean
2021 09 IRAILA
Benjamin tuterakoa.jpg
Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta Nabarralde Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Jatorrizkoa 2021, gazteleraz aldiberean
2020 11 AZAROA
2020 Helize.jpg
Helize Harriet Ediciones Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Jatorrizkoa 2020, gazteleraz aldiberean Hélice
2017 11 AZAROA
2017 arditutakoak.jpg
Arditutakoak Bertsozale Elkartea Bertsolari Aldizkaria 108 Mikel Begoña Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2017 11 AZAROA
2007
2007 berunezko itsasoa.jpg
Berunezko itsasoa : Matxitxakoko guda Gure Erroak Mikel Begoña Ricardo M.Sendra Edizio elebiduna 2007

Komikigintzari buruzko lanak

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA EGILEAK JATORRIZKO HIZKUNTZAK
07 UZTAILA
2017 komikia 1975 2017.jpg
Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco Bizkaiko Foru Aldundia Mikel Begoña / Kike Infame Euskaraz eta Gazteleraz