Alice Oseman

komikipediatik
46.222.83.217 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Alice Oseman Ingalaterrako Kent hirian 1994 urtean jaiotako komikigile, idazle, ilustratzaile eta gidoilaria da. Heartstopper komiki sailaren sortzailea Nerabeentzako LGB...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:47, 2 abendua 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Alice Oseman Ingalaterrako Kent hirian 1994 urtean jaiotako komikigile, idazle, ilustratzaile eta gidoilaria da.

Heartstopper komiki sailaren sortzailea Nerabeentzako LGBTQI+ erromantzea da, munduan zortzi milioi kopia baino gehiago saltzen dituen sei liburukitan banatua, eta 39 hizkuntzatan argitaratua dago. Halaber, Netflix plataformarako ikus-entzunezko egokitzapenaren gidoilari eta ekoizle exekutiboa da. Ekoizpen horrek Emmy sari bat irabazi zuen, eta See-Saw etxeak ekoitzi zuen. Atal guztiak idatzi ditu eta fase guztietan parte hartu du, castingetik musikara.

Alice nerabeen hondamendiei buruzko hainbat eleberri garaikideren egilea ere bada: Solitaire (19 urte besterik ez zituenean argitaratua), Radio silence, I was born for this eta Loveless. YA Book Prize, Inky Awards, Carnegie Medal eta Goodreads Choice Awards sarietarako izendatuak izan dira. Alice 2023. urteko pertsona izendatu zuen Attitudek (munduko erreferentziazko LGTBQI+ aldizkarietako bat), eta Urteko ilustratzaile The British Book Awards-ek.