Noemi Gallego

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Noemi Gallego 'Makina Maixu' komikiaren egile da Imanol Etxeberriarekin batera. Literatur arloan umeentzako argitalpenetan lan egin du, bai idazle eta bai ilustratzaile gisa (besteren artean 2014 urtean 'Ez dut irudimenik, eta zer?' lana idatzi zuen eta Leire Salaberriak egin zituen irudiak, eta 2017an Pello Otxoteko idazlearen 'Gorosti ttikia eta ni' ipuinaren ilustratzailea izan zen Gallego); rol argitalpenetan diseinatzaile bezala aritu da.


MAKINA MAIXU


Urte bereko maiatzean 'Makina Maixu' komiki-zintak sare sozialetan argitaratzen hasi ziren, Twitter-en hasiera batean eta baita Mastodon-en ere.

2022ko irailean paperean argitaratu ziren ordurarte interneten argitaratutako zintak. Publikazio honetan MMrpg rol jokoa ere sartuta dago, Rolariak taldean garatutakoa.

  • Makina Maixuren abenturek ez zuten sareetan etenik izan eta 2023ko abenduan Durangoko Azokan jarri zen salgai Makina Maixu sailaren bigarren liburukia 'Rolari maltzurrak'


  • Sailaren amaiera 2024ko abenduan heldu da eta Durangoko Azokan salgai egongo da 2023ko udazkenetik sailaren amaiera bitarte argitaratutako zintekin osatutako azken liburukia 'Rol Fu-aren amaiera'.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK


Makina Maixu Saila
2022 IRAILA
Makina maixu.jpg
2023 ABENDUA
Makina maixu 2.jpg
2024 ABENDUA
Makina maixu 3.jpeg
AMAIERARA IRITSI DEN SAILA
ARGITALPENAREN EPEALDIA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK
2022-2023-2024 Egilea editore/Imanol Etxeberria/Noemi Gallego Imanol Etxeberria/Noemi Gallego Imanol Etxeberria ale guztietan eta Noemi Gallego 3. liburukian