Alison Bechdel

komikipediatik
46.222.174.44 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 22:51, 15 abendua 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Alison Bechdel 1960 urtean Ameriketako Estatu Batuetako Pensilvanian jaiotako komikigilea da. 2024ean Danele Sarriugartek euskarara ekarri zuen 'Fun home' bere komikia, Txalapartaren eskutik.


Autobiografiaz asko dute bere lanek; batetik haurtzaro/nerabezaroko familia harremanek eta bestetik gaztaroko lagun eta militantzia giroak; azken lanetan helduarotik kontatzen ditu guzti hauek.


Wikipediaren arabera bere aita, Bruce Bechdel, irakaslea zen eta aldiberean ehorztetxe bat zuzentzen zuen; ama, berriz, Helenek, ingeles literatura irakasten zuen Beech Creek-eko institutuan. 'Fun Home' eta 'Are you my mother?' lanetan agertzen dira garai horretako kontuak.


1981 urtean Ohion artearen historia eta arte ikasketan graduatu zen. Ikasketak amaituta New York-era joan zen, arte eskoletan parte hartzen saiatu zen baina ez zuen lortu eta publizitatean aritu zen lanean. Aldiberean komikigintzan sakontzen hasi zen.

1983 urtean emakume baten ilustrazioa argitaratu zuen izenburu honekin: "Marianne, dissatisfied with the morning brew: Dykes to Watch Out For, plate no. 27". Ondoren WomaNews egunkari feministara igori zituen bere lanak, hasiera batean irudi bakarreko formatuan eta poliki poliki komiki-zinten formatua hartuz; hasieran elkarren arteko loturarik gabeko eszenak ziren, eta progresiboki lesbiana talde bat bilakatzen joan zen zintaren ardatz. 1986an, Firebrand Books-ek ordurarteko zinta batzuen bilduma argitaratu zuen, eta 1987an, Bechdelek handik aurrera zintan ohiko pertsonaiak izango zirenak aurkeztu zituen: Mo eta bere lagun, Lois, Ginger, Clarice, Sydney... 1988tik aurrera beste aldizkarietan istorio ezberdinak argitaratzen hasi zen.

2005 urtean 'Fun Home' argitaratu zuen, bere familiari buruzko memoriak jasotzen dituen komikia.

Bere bigarren komiki luzea sortzeko denbora gehiago behar zuenez, 2008ko maiatzaren 10ean, Bechdelek iragarri zuen zintagintza behin behinean utziko zuela

Egileak 'Dykes to Watch Out For'webgunea elikatzen du.


Hitzen Uberan atarikoek 'Hiru galdera baino askoz gehiago da Alison Bechdel' 2015 urteko artiluluan horrela laburtu zuten egilearen asmoa zintagintzan hasteko garaian.


"Bechdel lesbiana da, eta amorratuta zegoen pop kulturan, zineman, komikigintzan ez zelako LGTB jenderik agertzen, ez behintzat bizitza arruntak egiten. Lesbiana, gay eta transexualak beti azaltzen ziren tragedia baten erdian eta sekulako klixe bilakatuta. Halaxe, norberak egiteko leloari jarraitu eta bere eta bere adiskideen bizitzak islatzen zituzten tirak marrazten hasi zen. Pertsonaia gogoangarriak sortu zituen (Mo, Lo...) eta, beren arteko harremanen tira-birak aipatzeaz gain, garaian garaiko testuinguru politikoa eta gertaerak azpimarragarriak ekarri zituen zintaz zinta, 1983tik 2008ra."

Urte berean Iban Zalduak 'Aurten irakurri dudan nobelarik onena' izenburupean komiki zinten bildumari buruzko artikulu mamitsua argitaratu zuen, besteren artean honakoa adieraziz:


"Unibertso oso bat aurkezten digu liburuak, Mo(nica) Testa protagonista nagusiaren inguruan (ezkerreko lesbiana bat, liburu saltzailea eta –geroago– bibliotekaria, Bechdelen alter ego nahiko argia) zabaltzen eta konplexuagotzen doana aurrera egiten dugun neurrian, bere lagunartea, lankideak, bikoteak, bizilagunak etab. integratuz, eta azpimultzo berriak eraikiz izendatzen ez den tamaina ertaineko AEBko hiri batean (Minesottako Saint Paul izan zitekeena, han bizi zela hasi baitzen Bechdel pertsonaia hauek garatzen eta bere zintetan sartzen); Mo ardatz nagusia bada ere, Dykes to Watch Out For oso lan korala da. LGTB erkidegoaren barnean garatzen diren erlazioek (sentimentalak eta sozialak) istorioen gai nagusia osatzen duten arren (lau erdigune edo “etxe” nagusirekin: Mo eta bere uneko bikotekidearena –liburuaren zati handi batean Sydney–; Lois, Ginger eta Sparrow adiskideena; Clarice eta Tonik osatzen duten familiarena; eta Mo eta Loisen lantokia den Madwimmin liburu dendarena), badago bestelako hizpiderik, hala nola gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, gaixotasun larrien astinaldia (minbiziarena behin baino gehiagotan azaltzen den gaia da), eskubide zibilen zabalkuntzaren aldeko borroka, queer mugimenduaren eta teorien bilakaera, egungo Estatu Batuen historia politiko eta ekonomikoa, gizarte aldaketak neoliberalismoaren eta postmodernitatearen aroan… Mikrokosmos maila zeharo gainditzen duen inguru bat esploratzen du, kasik denbora errealean, hogei urteetan zehar."

BECHDEL/WALLACE TESTA[aldatu]

Bechdel/Wallace testa (Bechdel testa, Bechdelen araua edo Bechdelen legea izenez ere ezaguna) filmetan, komikietan, antzezlanetan eta beste kultura-produktuetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da. 

Alison Bechdel eta Liz Wallace adiskideek asmatu zuten, eta 1985ean agertu zen testa lehenengoz, 'The rule' izeneko tira komiko batean.

DTWOF saileko zinta horretan, pertsonaia emakumezko batek dio berak ez dituela filmak ikusten ez badituzte ondoko baldintzak betetzen:

  • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen ez badira.
  • Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten ez badute.
  • Elkarrizketa horren gaia ez bada gizon bati buruzkoa


FUN HOME[aldatu]

90. hamarkadaren erdialdean hasi zen Bechdel liburu autobiografiko baten lanketan, eta, 7 urteren buruan, 2005 urtean 'Fun Home' argitaratu zuen, bere familiari buruzko memoriak jasotzen dituen komikia.

Alison Bechdelek aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen du: Bruce Bechdel, pertsona urrun eta zorrotza, ingeles-irakaslea zen, bai eta herriko ehorztetxearen zuzendaria ere —Alisonek eta gainerako senideek “Poz-etxea” deitzen zioten ehorztetxeari—. Unibertsitatera iritsita, Alisonek, lesbiana zela esan ostean, aita ere gaya zela deskubritu zuen. Aste gutxiren buruan, aita hil egin zen, eta misterio bat utzi zion alabari oinordetzan, argitu zezan.

Txalapartako editoreen hitzetan, "Komikilariaren eskutan, historia pertsonala sotiltasun eta botere itzeleko kontakizun bilakatzen da; indar kontrolatuz idatzita dago, bai eta umorez, erreferentzia literario aberatsez eta xehetasun bihotz-haustailez jantzita ere.

Timesen arabera salduenetakoa izan zen eta Time aldizkariak Urteko Liburu izendatu zuen.

Musikal gisa ere egokitu da eta hainbat Tony Sari jaso ditu.

2012an Bechdelek 'Are You My Mother?' (Nire ama zara?) argitaratu zuen, bere amarekin izan duen harremanari buruzko komikia. Ez da 'Fun Home' lanaren jarraipena: batetik harreman handia du, berriz ere haurtzaro/nerabezaroaren epealdia eta bere aitaren heriotzari buruzko erreferentziak dituelako, baina bestetik Bechdelen ama bizirik zela idatzi zen eta amaren bizipenak eta une horretako harremanak garrantzi berezia dute lan honetan. Liburuaren ardatz dira ere psikoanalisia eta hainbat literatur lan, bereziki Virginia Woolfen 'To the Lighthouse.'


2021 urtean 'The Secret to Superhuman Strength' (Gizagaindiko indarraren sekretua) komikia argitaratu zuen eta 2021eko nobela grafikorik onenaren izendapena jaso zuen New York Timesen eskutik.

Artikulua Berrian


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 ABENDUA
Fun home txalaparta.jpg
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat Txalaparta Alison Bechdel Alison Bechdel Jatorrizkoa ingelesez Danele Sarriugarte 2006 Fun Home.A Family Tragicomic (Houghton Mifflin Harcourt)