Amaia Carrere
Amaia Carrére Lapurdiko Lekuinen 1997 urtean jaiotako marrazkilaria da. Profesionalki bere kabuz ari da lanean.
Txalaparta Argitaletxearen webgunean adierazten denez "Amaiak, artea, antzerkia eta musika ikasi zituen haurtasunetik. Baionako arte eskolan ibili ondoren, bere maila 'L’enfance de l’art' elkartean hobetu zuen Jean-Yves Roques eta Daniela Maitiarekin. Haiek eragin handi bat izan dute Amaiaren ibilbidean: aholkatu zioten marrazkia kontuan hartzea lanbide gisa;" ondorioz Amaiak komiki ikasketak hasi zituen Bruselasen, Saint-Luc eskolan 4 urtez. Bestalde aita musikaria eta ama antzerkilaria izanik, musika eta antzerkia ikasi zituen Peio Anido eta Sophie Banconekin besteak beste.
Taldekako Xilaba lehiaketarako kartela egin zuen eta gai honen arira Bizkaie atarian elkarrizketatu zuten
2022 urtean Amaia Carrèrek Arantxa Hirigoien eta Filip Alborz-en enkargua jaso zuen 'Ttinka'disko-libururako ilustrazioak egiteko eta azaroan argitaratu zen: Hirigoien eta Alborz 'Haurrock' egitasmoa sortu zuten orain dela bi hamarkada, 2020 bitarte hainbat proiektutan aritu dira eta haurrentzako 'TruKa truk' ikuskizunaren ondoren pentsatu zuten hainbat kanta argitaratzea: 'Ttinka'disko-liburua izango zen egitasmoaren emaitza.
Elkarrizketa Gure Irratian 'Ttinka' liburuaren arira
'Liburua familian' azokaren 9. edizioan gozama edo amabitxi izendatu zuten eta bertan ikusi ahal izan ziren bere ilustrazio fantastikoak, euskal mitologiari buruzko marrazkiak eta marrazki umoristiko batzu tartean. Bokaleko komiki azokan ere parte hartu zuen
crowfunding bidea aukeradu zuen Lunatique / Ilunabar zinten bilduma argitatzeko eta diru bilketaren helburua beteta jada eskuragarri daude hainbat dendetan eta bere webgunean.
Gure Irratian kontatu du sortze eta argitalpen prozesu hau, baita Radiokultura irratian ere.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|
2024 ABENDUA | Ilunabar | Amaia Carrere Egilea editore |
Amaia Carrere | Amaia Carrere | Euskaraz eta frantsesez edizio bana | 2024 Abendua, aldiberean Euskaraz eta frantsesez (Lunatique) |