Aiert Zubigarai "3izkai"

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Aiert Zubigarai "3izkai" Elorrion jaiotako ilustratzailea da. 2025 urtean 'Elgeta 1937. Emakumeen memoria' komikia argitaratu zuen.

Igor Leturiak bere blogean kontatu zuen bezala "Komiki hau ekimen zabalago baten parte da, 'Emakumeon Memoria 1937 - Intxortatik Artxandara' ekimena hain zuzen ere, eta asmoa da komiki gehiago egitea, Bilboren erorketa bitartean beste herri batzuen hartzeen (Elorrio, Eibar, Durango, Zornotza, Larrabetzu, Basauri...) eta horietan emakumeei egindako basakerien berri emanez."

Ekimen zabal horren lehen isla 2020an atera zuten txostena da: egitasmoaren azalpena, testuinguru historikoa... Guzti hau Zubigarairen ilustrazio ugariz lagunduta.komiki lagun batzuk ere daude txostenean.


ILUSTRATZAILE ETA KOMIKIGILE

Aiert Zubigarairen komiki lanak 'H28' aldizkari saretirikoan eta “La gallina vasca” aldizkarian agertu izan dira.

2012 urtean Debagoieneko marrazkilari talde batek 'Zapla' fantzinea sortu zuen eta Zubigaraik komikiak argitaratu zituen bertan.

Hamarkada horretatik Zubigarai jarduera anitzetan hartu du parte:AEDren Literaturjauzien hirugarren edizioaren barruan komikigintza ikastaroa eskaini zuen, Donibane Lohizunen Euskal Herriko marrazkilarien SketchCrawl topaketan parte hartu zuen, besteren artean Marko Armspach (Uztaritze), Gorka Belasko (Artzentales), Olga Aguirre (Irun), Pili Azkarate (Bergara), Ricardo Azkargorta (Bergara), Kepa Bilbao (Laudio...

Rikardo Ajuriak idatzitako “Jatorriak. Elorrio. Orígenes. San Agustin 1053 – Elorrio 1356” libururako ilustrazioak ere egin zituen.


36ko gerran emakumeek bizi izandakoak

Goiena atariak eman zuen 2020 urtean'Emakumeon memoria 1937' liburuaren berri.

Intxorta 1937 kultur elkartearen eskutik sortu zen 'Emakumeon memoria 1937' txostena: liburu honetan jasotzen dena, eta horrekin batera testuinguru historikoa, frontearen kokapena, garaiko argazkiak, eta gertaeren kontakizuna egin duten emakumeetako batzuen erreferentzia.


Txostena argitaratzearekin batera, Zubigaraik adierazi zuenez, "110-120 orriko komikia osatu nahi dut. Komikilari bat eta soziologo bat izango dira Elgetatik abiatu eta Artxandaraino eramango gaituen bidaiaren haria. Herriz herri geldialdiak egingo dituzte, eta herri bakoitzean emakume nagusi batek gerra garaiko gertaerak kontatuko dizkie".


Egitasmoan aurreikusten ziren herriak hauek izan ziren: Elgeta, Elorrio, Eibar, Durango eta Bilbo, eta ez zen beste herri batzuk gehitzeko aukera baztertzen.

Fikziozko pertsonaiak benetako gertaeraen testuinguruan jartzea zen asmoa."Han eta hemen jasotako benetako gertaerak dira, baina komikian ez ditut beti jatorrizko kokalekuarekin lotuko, eta ekidingo dugu, baita ere, betiko biktimismoan eta heroismoan jaustea".


Egilearen asmoa zen Elgetako gertaerei buruzkoa izatea lehenengo komikia eta 18 orrialdeko fanzine formatuan: azkenean argitarapena urte batzuk beranduago egin baina 39 orrialdez osatu zen, euskaraz zein gazteleraz argitaratu da eta Elgetako euskaraz ere ateratzeko asmoa dago.