Elgeta 1937: Emakumeen memoria
DATA | 2025 Otsaila |
---|---|
IZENBURUA | ELGETA 1937: EMAKUMEEN MEMORIA |
ARGITARATZAILEA | Aiert Zubigarai "3izkai" Egilea editore |
GIDOIA | Aiert Zubigarai "3izkai" |
MARRAZKIAK | Aiert Zubigarai "3izkai" |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskaraz |
FORMATUA | Grapatua |
TAMAINA | 18 x 26 zm |
ORRIALDE KOPURUA | 32 orrialde |
SALNEURRIA | 9 euro |
ISBN | 978-84-09-64870-2 |
Igor Leturiak bere blogean kontatu zuen bezala "Komiki hau ekimen zabalago baten parte da, 'Emakumeon Memoria 1937 - Intxortatik Artxandara' ekimena hain zuzen ere, eta asmoa da komiki gehiago egitea, Bilboren erorketa bitartean beste herri batzuen hartzeen (Elorrio, Eibar, Durango, Zornotza, Larrabetzu, Basauri...) eta horietan emakumeei egindako basakerien berri emanez."
Ekimen zabal horren lehen isla 2020an atera zuten txostena izan zen: egitasmoaren azalpena, testuinguru historikoa... Guzti hau Zubigarairen ilustrazio ugariz lagunduta.komiki lagin batzuk ere badaude txostenean.
SINOPSIA
1937, Apirilak 24ean Elgetako herria faxisten menpe erortzen da. Aurretik 7 hilabete luzez gudariek Intxortako frontean tropa matxinatuen aurrera egitea eragotzi zuten. Orain, behin frontea apurtuta, nagusi faxistek hauen soldaduei "karta zuriarekin" saritzen dituzte. "Karta zuria" famili errepublikazaleetako emakumeak bortxatzeko. "Elgeta 1937, Emakumeen Memoria" komikiaren kontaketa sortu da emakume protagonisten elkarrizketetatik jasotako bizipenetatik eta ikerketa historiko baten ondoren. Garaiaren birsortze historiko sinesgarri bat, pertsonaia fikziozkoen bitartez.