Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra
DATA | 2016 AZAROA |
---|---|
IZENBURUA | Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak |
ARGITARATZAILEA | UNRWA Euskadi |
GIDOIA | Susanna Martín eta UNRWA Euskadi |
MARRAZKIAK | Susanna Martín |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Edizio elebiduna |
ITZULTZAILEA | ? |
FORMATUA | GRAPEN BIDEZ |
ORRIALDE KOPURUA | 28 |
SALNEURRIA | ? |
CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroek nanoKOMIK nazioarteko ekimena sustatu zuten 2016 urtean: nanofikziozko komiki parte‑hartzailea sortzeko erronka izan zen, gazteen artean nanozientzia ezagutarazteko eta gazteekin sormena lantzeko proiektua.
webgunean kontatzen denez “2016. urtearen hasieran ezagutarazi zen nanoKOMIK erronka, eta 12 eta 18 arteko 190 gazte inplikatu ditu sormen-prozesu libre batean. Erronkara 100 lan baino gehiago aurkeztu ziren euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Lan horietan gazteek haien superheroiak sortu zituzten, eta nanobotereak egokitu zizkieten, nanoteknologia erabiliz materiak eskuratzen dituen ezaugarri harrigarriei esker.” webgunean daude gazteek lehiaketara aurkeztutako komikiak.
Gazteek erronkara aurkeztutako ideiekin, nanoGUNEko Itziar Otegui eta DIPCko Amaia Arregik, proiektuaren koordinatzaileek, Hodei Iparraguirre marrazkilari lasartearrarekin batera «Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren boterea» komikia sortu zuten ”ohiz kanpoko nanobotereak dituzten bi zientzialari burutsuren abenturak kontatzen dituen istorio dibertigarri bat.” Erronkak iraun zituen hilabeteetan zehar, zientzia eta komiki tailerrak antolatu ziren hainbat hiritan, horietako sei gazteei bideratuta eta azken bat bigarren hezkuntzako irakasleentzat. «Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren boterea» komikia paperean argitaratu zen euskaraz eta gazteleraz album bakarrean, eta PDF formatuan eskuragarri jarri zen hizkuntza hauetan, frantsesez eta ingelesez, creative commons lizentziapean.
Komikia Jotdown Kids aldizkarian berrargitaratu zen. Erakusketa bat ere antolatu zen, Euskal Herriko txoko ezberdinetan eta Bartzelonan ere ikusi ahal izan zena.