Mikel Antero

komikipediatik
85.87.202.183 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 23:34, 29 urtarrila 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Mikel Antero 1980 urtean Oiartzunen jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da. EHU-n Arte Ederrak ikasi zituen eta masterra egin zuen 3D, Animazioa eta zinema eta telebistarako FX arloetan. Telebistan errealizatzaile eta postprodukzio lanak egin izan ditu, eta aktore gisara aritu da antzerkian eta telebistan.


2008an irakaskuntzan lanean hasi zen, Kunshtal diseinu eskolan animazio arloko irakaslea da eta aldi berean disenatzaile bezala lanak egiten ditu: ilustrazioak, storyboard-ak, postprodukzio lanak... Bere ikasketa prozesuan zehar anatomiaren marrazketa, argazkigintza eta eskultura, marrazketa digitala,pertsonaien sorkuntza... jorratu ditu

Correos musika taldeko kidea izanik, Tania de Souza musikariarekin kolaborazioak egin zituen eta Tania Tank!! proiekturako ilustrazioak egin zituen.

2015ean Bilboko Alondegian Black is Beltza jardunaldien barne, Fermin Muguruza musikariak, Harkaitz Cano idazleak eta Jorge Alderete marrazkilariaren artean sortutako Black is Beltza komikiaren komiki irudiak animaziora eraman zituen, komikitrailer antzekoa sortuz. https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2015-01-14/bideoak_errazago_digeritzen_dira.htm


2017 urtean Gaztezulo aldizkarian Astrolapiko komikia argitaratu zuen atalka, eta Durangoko Azokarako Lami Bidaiaren hasiera argitaratu zuen.(Artikulua Igor Leturiaren Blogean)

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
12 ABENDUA
Lami.JPG
Lami Gaztezulo Mikel Antero Mikel Antero Diseinua eta Kolorea: Ruben B.Caballero Euskaraz Jatorrizkoa 2017 12 ABENDUA

AUTOREA SAREAN

https://www.facebook.com/mikelanteropage https://twitter.com/mikelantero?lang=es https://www.instagram.com/mikelantero/?hl=es