Alfonso Zapico

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Alfonso Zapico 1981ean Asturiaseko Blimea herrian jaiotako Komikilari eta ilustratzailea da.

2016ean Sustrai Kolinak elkarrizketa sakona egin zion Argiarako, haurtzarotik marrazkigile bezala izan duen bilakaera, komiki historikoa, politika... Hona hemen pasarte batzuk.


Mundu industrialaren eta herri giroaren arteko bizimodu batetik nator, geografikoki zein sozialki bakartutako inguru batetik. 1990eko hamarkada hasieran, ekonomikoki larri genbiltzalako, etxetik telebista kendu behar izan zuten gurasoek. Liburuetan topatu nuen salbazioa. Gustatzen ez zitzaidan mundu hartatik ihes egiten lagundu zidaten, beste mundu batzuk deskubritzen eta jakin-mina garatzen.

Jakin-minezko mundu horiek marrazten zenituen?

Asterixen komikiak kopiatzen nituen, ikastetxeko aldizkariak ilustratu, adiskideen eta irakasleen karikaturak egin... Orduan ez neukan jendearekin harremanetarako gaitasunik. Kamutsa bezain motza nuen hitza. Marrazkiz komunikatzen nintzen. Horregatik segitu dut marrazten.

Ilustrazio eta diseinu ikasketak Oviedoko arte eskolan egin zituen.

2006 urtean lortu zuen frantzian bere lehen komikia argitaratzea: La guerre du professeur Bertenev (frantsesez Editions Paquet, gazteleraz ). 2007an Prix BD Romanesque saria jaso zuen Ville de Moulins FestiBDn

Un jour de mai komiki kolektiboan ere parte hartu zuen.

2008an Zapicoren bizitza komikigintzari are gehiago lotzen zaio: Astiberrik egindako enkarguaren ondoren Café Budapest komikia sortu zuen , arabiar eta israeldarren arteko gatazka gaitzat hartuta, Asturiaseko Haxtur saria irabazi zuen eta hainbat mediotan argitaratzen hasi zen: La Nueva España egunkarian, Les Noticies astekarian eta asturiarrez El Gomeru komiki aldizkarian.

Bilboko Alhondiga Komik sarira aurkeztu zuen Dublinés komiki proiektua eta 2008ko edizioa irabazi eta gero


Argitaletxeentzat diseinu grafikoaren arloan lanak egin ditu ere.

2012an Dublinés lanari esker Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen.

Dublindarra Astiberri.