J.M. Udakiola

komikipediatik
85.87.202.56 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Jon Mikel Udakiola Donostian 1965 urtean jaiotako irudigilea, animazio marrazkilaria, argazkilaria, ilustratzailea eta pintorea da, komikigintzan ere aritu dena. Hernanin...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:58, 10 apirila 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Jon Mikel Udakiola Donostian 1965 urtean jaiotako irudigilea, animazio marrazkilaria, argazkilaria, ilustratzailea eta pintorea da, komikigintzan ere aritu dena. Hernanin bizi da.

1991tik Gasteiz, Madrid, Paris eta Bartzelonan animazio estudio ezberdinekin egin zuen lan: Dibulitoon, Walt Disney… Besteren artean Ipar haizearen erronka filmarako lan egin zuen.

1996ean animazioaren alorreko Sirimiri films produktora sortu zuen, 2005 urterarte hainbat proiektu garatu zituen.

Irakasle izan da Ceimpro ikastetxean eta Sirimiri Films bidez ere,

Ikastolen elkarterako animazio eta ilustrazio lanak egin ditu.

ILUSTRAZIOA ETA KOMIKIGINTZA

1993 urtean Piriniology lana sortu zuen, eta 2010ean Skybo izenekoa.

2013an III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa bi autoreri ematea erabaki zen: batetik Piedad Ortiz de Urbinak jaso zuen saria eta bestetik Jon Mikel Udakiolak, ‘Txorimaloa’ izeneko komikiagatik . Rekalde aretoan erakutsi zituzten haien lanak.

2013tik 2017ra bitarte euskaraz eta beste hizkuntzetan lan ugari sortu ditu: Garaipen Beltza, telmo Pirata, Lastategia, Nikolino musikaria... bere testuekin eta baita Xabier eta Martin Etxeberria anaien testuekin.

2017 urtean Txipibooks on line zigilu editoriala sortu zuen, bere komiki eta liburuak edo beste autore batzuenak argitaratzeko plataforma izan nahi duena.

Horrela argitaratu zuen 2017an MORDILLO bikainatik inspirazio modura hartuta, Jon Mikel Udakiolak 90ko hamarkadan Mordillo autorea inspirazio iturri hartuta Txomin, Txirulo eta Latxa.

2018an Etxe berria / Gazta ipuinak saila hasi du, gazteleraz eta ingelesez ere argitaratu dituenak.

2018an 7 korapilo nobela grafikoa argitaratu zuen (gazteleraz 7 nudos). Komikigunean egin zen aurkezpena eta erakusketa egin zen Egiako Apal denda eta estudioan