2018
Dabilenharria (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:00, 14 ekaina 2018
Edukiak
2018an ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
Zerrenda hau osatze lanetan dago
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 URTARRILA | Maitasuna zailegia da | Begiko / Zubia-Santillanana / Esan Aise Saila | Andrés Guerrero | Andrés Guerrero | Jatorrizkoa Gazteleraz | Joseba Santxo Uriarte | 2016 El amor es complicado |
02 OTSAILA | 7 korapilo | Txipibooks | J.M. Udakiola Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro | J.M. Udakiola | Edizio eleanitza | 2018 7 korapilo / 7 nudos | |
02 OTSAILA | Io Bizitza handia dago hor kanpoan | Narval | Daniel Piqueras Fisk | Daniel Piqueras Fisk | Edizio eleanitza | Iker Allende Sopena | 2018 Io Hay mucha vida ahí afuera |
03 MARTXOA | Puerto Ricon ere egiten du euria | Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2018ko martxoan | |
04 APIRILA | LSBAna | Autoedizioa Crowfunding bidez / Gehitu / Mugen Gainetik | Teresa Castro | Teresa Castro | Edizio Eleanitza | Itziar Barrenetxea / Begoña Vargas / Irene Elorza / Izaskun Azurmendi | 2018ko Apirila |
05 MAIATZA | Zubigileak | Astiberri | Alfonso Zapico | Alfonso Zapico | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2018 Los puentes de Moscú (Astiberri) |
05 MAIATZA | Isaline: sukaldaritzako sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Lliya | Frantsesetik itzulia | ? | 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo) |
05 MAIATZA | Inoiz ez | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | ? | 2018 01 urtarrila, Jamais, Frantsesez (Grand Angle) |
06 EKAINA | Gerezi Garaia Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafiko bat | Txalaparta | Belatz | Belatz | Edizio Eleanitza (Euskaraz, gazteleraz, galegoz, katalanez) | 2018ko Ekaina 4 hizkuntzetan batera |
2018an ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIRENAK |
---|
2018rako AURREIKUSPEN BATZUK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | PROIEKTUAREN ARDURADUNA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Gregorio Suberviola | Autoedizioa | Mikel Irure, Aitor Razkin, Iñaki Sagardoi | Mikel Irure Aitor Razkin | Euskaraz Jatorrizkoa | https://bilkuia.wordpress.com | ||
Haur Besoetako 2018ko albuma | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Unai Iturriaga | Alex Sanvi | Euskaraz Jatorrizkoa | Xabiroi aldizkariaren 2017ko abenduko alean argitaratu zen 2018an album bezala merkaturatuko den Haur Besoetakoa pertsonaiaren istorio berri baten azken atala | ||
1936 Gerrako umeak | Autoedizioa | Rafael Jiménez | Irudiak : Kaskajo Kolorea: María Pedrosa | Edizio Eleanitza | Vercami bidezko Crowfunding-a: ekarpenak egiten dituztenek sari ezberdinak jaso ditzakete eta Txilar sariari esker, euskarazko bertsioa PDF formatuan eskuratzeko aukera egongo da | ||
Lotsa eta oroimina (izenburua konfirmatu gabe) | Harriet Ediciones | [[Gregorio Muro "Harriet"] | Alex Macho | Edizio Elebiduna | 2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan, Gregorio Muro Harrietek kontatu du gidoilari bezala argitaratuko duen komiki baten proiektua eskuartean duela: Alex Macho marrazkilariarekin elkarlanean ari da eta Ekaitz Agirre arduratuko da koloreaz. Filipinetan XIX. mendearen amaieran AEBen eta Espainiaren arteko gerra garaian garatzen da istorioa. Frantziar argitaletxe batekin argitaratzeko akordioa lortu ondoren autoreak lanean ari dira. Alex Machoren Facebook orrialdean ikus daitezke lehen emaitzak.
Muroren arabera Lotsa eta oroimina izango du izenburutzat.] | ||
Mintxo Bilduma (izenburua konfirmatu gabe) | Harriet Ediciones | Miguel Berzosa | Miguel Berzosa | Euskaraz | 2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan Gregorio Murok Harriet Ediciones argitaletxearen 2018rako proiektu baten berri eman zuen: Miguel Berzosak Ipurbeltz aldizkarirako 1978an sortutako Mintxo pertsonaiaren bilduma argitaratzea. Ereinek 1978an ere argitaratu zuen bilduma bat. |
EUSKO JAURLARITZAREN 2017 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK, 2018RAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko, eta 4 autore hauek jasoko dute diru laguntza, 2018 eta 2019an zehar 4 komiki lan argitaratzeko:
Dani Fanok Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komikia argitaratuko du euskaraz zein gazteleraz udara eta gero, eta 2019 urtearen hasieran Joseba Larratxe Joseviskyk Joana Maiz komikia argitaratuko du euskaraz Yurre Ugarteren gidoiaz. Gazteleraz soilik argitaratuko omen dira beste bi lanak:: Javie de Isusik La Divina Comedia de Oscar Wilde eta Alex Orbek Los Enciclopedistas (Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz |
Dani Fano urte luzez aritu da Miguel Marmol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren buruzagiari buruzko komiki batetan lanean. 2017 urtean Eusko Jaurlaritzak antolatutako komikiak argitaratzeko diru laguntza deialdiaren 4 irabazletako bat izan zen Dani Fano bere Facebook orrialdean ematen ari da komikiaren sormen prozesuaren berri |
Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin eta Yurre Ugarteren gidoiaz Joana Maiz komikia 2019rako argitaratzea aurreikusten da.Joseviskyk komikiaren lan-prozesua erakutsiko du sare sozialetan. Bikoteak 2013an Katu Hegoduna komiki digitala argitaratu zuen (Saure) |
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
- Ekaina: Talai Berri txakolindegiaren 25. urteurrena ospatzeko Anjel Lertxundi eta Antton Olariagak "Tumatxa" komikia egin dute. Uda garaian txakolindegira familientzako bisitak antolatu dira eta bisita horietan parte hartzen duten umeentzat argitaratu dute komikia. Igor Leturiaren Blogean eta Urola Kostako Hitzan informazio gehiago
- Apirila: Eusko Jaurlaritzak bigarren urtez komikia sustatzeko diru laguntzen deialdia egin du Proiektuak arkeztekoazken eguna maiatzaren 4 izan zen Albistea eta Araudia
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
- Martxoak 16-18 COMIKD Donostiako Nazioarteko II Komiki eta Manga Azoka, Kursaal Auditorioa
- Maiatza: “Vinhetas do Pais Basco” izeneko erakusketa Portugaleko Beja hiriko XIV. Festival Internacional de BD komiki jaialdian, 20 egileren lanekin. Bertan egon ziren Adur Larrea, Mattin, Asisko eta Mikel Begoña komikigileak. Informazio gehiago Komikeri atarian