Unai Iturriaga

komikipediatik
85.84.28.13 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: ==== UNAI ITURRIAGA ZUGAZA-ARTAZA ==== Unai Iturriaga Zugaza-Artaza Durangon jaio zen 1974ean. Arte Ederrak ikasi zituen. Bertsolaritzan oso gazte hasi zen eta badirau,...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:44, 7 maiatza 2017
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

UNAI ITURRIAGA ZUGAZA-ARTAZA

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza Durangon jaio zen 1974ean. Arte Ederrak ikasi zituen.

Bertsolaritzan oso gazte hasi zen eta badirau, baina arlo ezberdinetan aritu izan da: Islada eta Berandu da gelditzeko liburuak idatzi zituen, 7 Eskale eta Gu ta gutarrak musika taldeetako kide, zinema gidoilari Olentzero eta subilaren lapurreta, Munduaren bira doan eta Eutsi! filmetan, eta 2017an Francoren bilobari gutuna antzezlanaren gidoia Igor Elortzarekin batera idazteagatik Donostia Antzerki Saria irabazi zuen.

Komikigintzan Iturriagaren gidoiaz eta Alex Sanviren marrazkiekin bi lan argitaratu dira, Udaberrik ankerrena (2011) eta Haur Besoetakoa, 2007 urtean Xabiroi aldizkarian argitaratzen hasi zena eta 2014 urtean Litxarrerien Jauna albumean argitaratu zena.

Apurka apurka komiki marrazkilari bezela urratsak ematen hasi zen, eta 2013 urteko Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketei buruzko komikimotxak egin zituen.

2015 urtean Alfonso Zapiko asturiarraren marrazkiekin Diamanteak Urrea eta Ikatza komikia argitaratu zuen Athletic Club Fundazioaren eskutik.


2016 urtean Altza Porru komiki lan kolektiboan hartu zuen parte.

H28 Aldizkarian Zugaz/art izenpean komikiak argitaratzeari ekin zion, tartean Piko ta Payo eta Dizerdio/Goroldio bikoteen istorioak.

Jakin eta Gaur8 aldizkarietan ere argitaratu ditu komikiak.


Euskaraz argitaratutako komikiak

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2015 10 URRIA Diamanteak Urrea eta Ikatza Athletic Club Fundazioa Unai Iturriaga Alfonso Zapico Euskaraz Jatorrizkoa 2015
2014 10 URRIA Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna Ikastolen Elkartea/Xabiroi Unai Iturriaga Alex San Vicente Sanvi Euskaraz Jatorrizkoa
2011 Udaberririk ankerrena Elkar (Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez) Unai Iturriaga Alex San Vicente Sanvi Euskaraz jatorrizkoa 2011
GUZTIRA : 3 KOMIKI


Beste komkigileekin partekatutako komikiak

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
04 APIRILA Altza porru Komunikazio Biziagoa / Argia Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa Euskaraz jatorrizkoa 2016 04 APIRILA


http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/sections/irritzia