Damien Marie

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Damien Marie 1971an Normandian jaiotako komiki gidoilaria da.

2003 urtean argitaratu ziren bere lehen komikiak, ( Kerozen & Gazoleen , Krän eta Règlement de contes …) , Soleilo argitaletxearekin hasieran, Vents d’Ouest argitaletxen bidez geroago eta ondoren Bamboo etxearekin lan ugari argitaratuaz.

2011 urtetik aurrera sail ezberdinetan lanean aritu da: La Poussière des Anges, La Lignée... marrazkilari anitzekin: Sébastien Goethals, Olivier Berlion, Karl T., Xavier Delaporte...

Harriet Ediciones etxeari esker, euskaraz irakurri daiteke Wounded saila, Loïc Malnatiren marrazkiekin 2010 eta 2011 urteen artean argitaratua frantsesez eta 2017an euskaraz.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
05 MAIATZA Wounded Harriet Ediciones Damien Marie Loïc Malnati Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2010-2011: Wounded Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)

1.L'ombre du photographe (2010) 2.Les Limbes de Jack (2011)

GUZTIRA : KOMIKI 1 EUSKARAZ