Iraganera Bidaia
'Iraganera Bidaia' 2015 urtean Andoaingo Udalak argitaratutako komikia da, Andoain herri gisa eratu zenetik 400 urte bete zirela ospatzeko antolatutako ekimenen arteko beste bat.
Komikiaren gidoia Jon Verdejo Aranguren eta Ainhoa Aiertza Zabala, Andoainen kokatua dagoen Bideo eta Zine Eskolako kideek egin zuten, eta Ainara Audikana Ansak egin zituen marrazkiak.
'Iraganera Bidaia' 3615. urtean kokatzen da. Joane, June, Martin eta Gurutz denboraren makinan sartuko dira 1615. urtera bidaiatuko dute, Andoain Tolosatik bereiztu zen garaira, eta herri gisa nola sortu eta garatu zen ezagutuko dute.
Komikia 5. eta 6. mailako nerabeei zuzendua dago, eta Udalak doan banatu zituen aleak ikastetxeetan.
Andoaingo liburu-dendetan jarriz zen salgai.
ESTEKAK
[Andoaingo Udala, Andoaindarrak 400]