Alvaro Rabelli

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Alvaro Rabelli 1969 urtean Basaurin jaiotako gidoilaria, idazlea eta ikertzailea da. Zeanurin bizi da.

Idazleak.eus atariaren arabera, e uskaldunberria da, eta AEKn ikasle izan zen eta geroago irakasle AEKko euskaltegietan,Labayru ikastegian eta Miranda Ebroko Hizkuntza Eskolan. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizko EHUn eta Euskal ipuingintza garaikideari buruzko doktore tesia burutu zuen. Literaturaren Historian eta Literatur Konparatuan Doktorea da. Egun Gasteizko Hizkuntza Eskolan euskara irakasten du eta EHUko Letren fakultatean Jon Kortazar buru den literatura ikerketa taldeetako kidea da.

Zenbait hedabidetan (Euskaldunon Egunkaria, Deia, Pérgola, El País, Berria, Idatz & Mintz...) kolaborazioak idatzi izan ditu, baita Arratiako Begitu aldizkariko "Zertzean" eta "Begitandu" ataletan.

2005 urtean 'Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza modernoa' argitaratu zuen eta 2011 urtean 'Egungo euskal ipuingintzaren historia.'

Ipuingintzan aritu da eta lehiaketa ugaritan (Ortzadar, Idatz & Mintz, Ermua, Portugalete, Basauriko Euskarabilaren "Ipuin Erotikoen Lehiaketa"...) esku hartu eta sariak lortu ditu.

'Bilbao-Ipuin lantegia' bilduman (2000, Bilboko Udala eta Alberdania) , "Jon" narrazioa irakurri daiteke.

'Bero hezeak' eta 'Basa gurina' bildumetan (2001/2006, Euskarabila eta Txalaparta) Rabelliren zenbait urteetako ipuin erotikoen edizioetan saritutako ipuinak jaso ziren.

2006 urtean Idoia Bertanbideren marrazkiekin 'Odisea' liburua ilustratua sortu zuen.

2012 urtean 'Borreroaren gutiziak' (Txalaparta, Esku hori bilduma) narrazioa argitaratu zuen.

2014 urtean 'Saguzarren profhezia' ipuina sortu zuen, Jose Carlos Torreren marrazkiekin, Arratiako euskaran idatzitako Zeanuriko Xorokilgo harrobiaren kontrako ipuina.

2013 urtetik aurrera 'Naia' pertsonaiaren eleberri beltz laburrak idatzi ditu.

Euskara ikasteko liburuak ere sortu ditu.

2019 an 'Ustezko fikzioak' liburuan jaso zituen testu horietako batzuk: Jose Carlos Torre komikigile eta ilustratzaileak collageak egin zituen liburu honetarako.

KOMIKIGINTZA

Jose Carlos Torre RumblE! komiki eta ilustrazio aldizkariko zuzendaria eta koordinatzailea izan zen urte luzez, eta bertan Rabelli artikulugile eta gidoilari lanetan aritu zen eta euskara zuzentzaile lanak egin zituen.

2017 urtean 'Egungo euskal komikiaren historia' argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateki Argitalpen Zerbitzuak, Iratxe Retolaza Gutiérrezen koordinaziopean eta Jon Kortazarrek zuzentzen duen Laida 'Literatura eta euskal identitatea' ikerketa taldearen eskutik: Alvaro Rabellik 'Albaniaren konkista' komikiari buruzko artikulua argitaratu zuen bertan. (Arantxa Urretabizkaia/Antton Olariaga, 1983 Erein)


2017 urtean  Villi Illiv izengoitia erabiltzen duen Arkaitz Villegas de la Herran komikigile bilbotarrak 'Zoritxar' pertsonaiaren istorioak sortu zituen: "'Burdinjaun' eta 'Morirse en Bilbao' komikiko Leire Riscal pertsonaiek utzitako lekua betetzeko asmoz. Zoritxar komikiak Estatu Batuetako Frank Miller komikigilearen estilo iluna jarraitzen duela esan liteke." 

2021 urtean pertsonaiaren istorioen 5 eta 6 zenbakiak argitaratu ziren, 'Telejuicio' eta 'La deuda' hurrenez hurren: azken ale honek Alvaro Rabelliren gidoia du, eta une horretan bertan 7. zenbakian lanean ari ziren.

Josean Morlesin Arte Ederren Fakultateko irakasleak ‘Komikiak aztertzeko gida bat’ lana koordinatu zuen, eta euskarazko edizioak Alvaro Rabellik eta José Carlos Torrek idatzitako hitzaurrea du.

2022ko azaroan argitaratu zuen euskaraz Gallo de Orok ' Frantziako Dama', Alvaro Rabellirekin elkarlanean sortutako bi egileen lehen komiki lan luzea.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 12 ABENDUA
Frantziako dama.jpg
Frantziako dama Gallo de Oro Alvaro Rabelli José Carlos Torre Euskaraz jatorrizkoa