Begoña Garrido Ruiz
Begoña Garrido kultura-ikasketetan doktorea da Reading Unibertsitatean (Erresuma Batua). Aurretik, Trinity College Dublin, Universidade do Porto eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) garatu zuen bere prestakuntza akademikoa. Bere egungo lanaren ardatza Bizkaiko erbestealdia eta lehen frankismoa ikertzea da, genero-ikuspegitik, baita unibertsitatez gaindi historia hurbilari buruzko jakintza zabaltzea ere.
Readingeko Unibertsitateak (Erresuma Batua) emandako doktoretza aurreko beka bati esker 2019an espainiar estatuko 1940ko hamarkadako errealitate sozial eta politikoan sakontzeko Bilbo eta Alcalá de Henaresen artxibo historikoak arakatu ahal izan zituen: aldiberean Bizkaiko hainbat tokitan 30 elkarrizketa baino gehiago egin zituen hamarkada horretan bertan bizi izan ziren pertsonei gerra eta gerraosteko bizipenei buruz nahi zutena kontatzeko.
Elkarrizketa haietan, bereziki Bilbon egindakoetan, haurtzaroko erbestearen gaia behin eta berriz agertu zen, eta egilea ohartarazi zuen esperientzia horrek euskal gizartearen zati handi batentzat izan duen dimentsioaz.
Elkarrizketa horietatik sortu zen “gerrako-umeen” bizipenak gaur egunera ekartzeko eta lekukotasun horiek haur eta helduengana iristeko bide bat aurkitzeko beharra, gure historia gogoratzeko.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 ABENDUA | Erbestearen memoriak: 37ko euskal haurrak | Egilea editore Azkunagok |
Begoña Garrido Ruiz | Oskar Gorroño Martinez | Jatorrizkoa Gazteleraz | Jon Gastelurrutia Cengotitabengoa José Antonio Moya |
2024 abendua, aldiberean gazteleraz eta euskaraz |