Daniel Redondo

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Daniel Redondo Perez Bilbon 1940 urtean jaiotako komikigilea da; haurtzaro eta gaztaroa Hondarribian pasa zituen. 80. hamarkadako euskal marrazkilaririk oparoenetakoa izan zen, frantziar merkatuan arrakasta izan zuten Harriet gidoilariarekin batera sortutako lanei esker, eta XXI hamarkada bitarte marrazkilari lanak egin ditu. Harriet Argitaletxeak berrargitaratu dutu bere lanik ezagunenak.


Komikeri webguneak bere ibilbidearen soslai xehetua egin zuen eta bertatik jaso dira artikulu honetako datu gehienak, pasarte honetatik hasita "Bere kontura ikasi zuen marrazten Danielek, Emilio Freixasen liburuxkak erabiliz. Hamabost urte igaro zituen Porcelanas Bidasoan, portzelana dekoratzen, 1972 urtean Bartzelonara joan eta bere gaztetako ametsa burutzea erabaki zuen arte."

Bartzelonako Bruguerak argitaratzen zituen Pulgarcito eta Din-dan aldizkarietarako lanean hasi zen, pertsonai berrien ardura hartuta: Valeriano Biela eta El profesor Rodrigo del Grifo.

Bi urte pasa zituen Brugueran lanean, baina bertako lan baldintza estuek eta komikien autoreekiko errespetu eskaxak arrasto sakona utzi zuten Redondorengan.

Euskal Herrira itzuli eta gero, Erein argitaletxerako lanean hasi zen, eta komikiak sortzeko Gregorio Muro “Harriet” gidoilariarekin elkarlanean aritzeko proposamena jaso zuen. 

Sorgin seinalea izan zen elkarlan horren lehen emaitza esanguratsua: Habeko Mik aldizkarirako sortu zuten eta Dargaud etxeak frantzian argitaratu zuen “La marque de la Sorcière” izenpean. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez, nederlanderaz, danieraz eta suedieraz argitaratu zen ere.

Ion eta Mirka saila sortu zuten ondoren, zientzia fikzio arlokoa. Euskaraz Ereinek argitaratu zuen 1983 urtean, Gazteleraz Ttarttalok 1984ean, eta urte berean, atalka, Pequeño País, El País egunkariko gehigarrian agertu zen. Frantzian La Litote etxeak argitaratu zuen 1986. urtean eta 1990an Alpen Publishers-ek berrargitaratu zuen. Habeko Miken argitaratu zen bigarren atala.

Komikeri atarian komikigilearen 90. hamarkadako ibilbidea oso ondo kontatzen da eta jarraian datu esanguratsuenak laburtzen dira:Redondo eta Harriet "Les Humanoïdes Associés" argitaletxeak eduki erotikoen sailean izandako partaidetza, Ikusager Gasteizko argitaletxearekin izandako harremanak,La Jeunesse de Barbe-Rouge sailare orekuelagin zuenekoa...

2000 urtetik aurrera Saure etxearentzat egin zituen komikiak: Aritz sailerako bi ale eta Gandhi ardatz zuen komiki bilduman parte hartu zuen.

2017 urteko urrian ospatu ziren Parrapean Komiki Egunetan Joseph Camino saria jaso zuen  eta Begoñako Liburutegian bere ibilbideari buruzko erakusketa antolatu zen,  "Tintazko itsasoan... branka haizeari!!"  izenburupean:  zortzi panelen bidez Bruguera argitaletxean lehen lanak argitaratu zituenetik izan zuen bilakaera eta marrazketaren garapena islatu ziren.

Harriet Ediciones argitaletxeak Redondoren lan batzuk berriro argitaratu ditu:Ion eta Mirka eta Sorgin seinalea.