Dinosaurs Sanctuary 3
DATA | 2023 azaroa (Jatorrizkoa japoniarrez 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan) |
---|---|
IZENBURUA | DINOSAURS SANCTUARY 3 / Dinosaurs Sanctuary Saila |
ARGITARATZAILEA | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
GIDOIA | Itaru Kinoshita |
MARRAZKIAK | Itaru Kinoshita |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Japoniera |
ITZULTZAILEA | Iker Alvarez |
FORMATUA | Rustika tapa biguina eta azalgainekoekin |
KOLOREA | Txuribeltzean |
TAMAINA | B6 130x180 |
ORRIALDE KOPURUA | 192 orrialde |
SALNEURRIA | 10 euro |
ISBN | 978-84-127459-1-7 |
Sailaren laugarren liburukia 2024ko lehen hilabeteetan argitaratuko da. 6 Liburukiz osatzen da saila.
2021 argitaratu zen Japonian 'Dinosaur Sanctuary': beste batzuk baino akzio gutxiago duen manga da, baina dinosauroen bizitza eta ezaugarriak zehatzago jasotzen ditu. Dinosaurioetan aditua den Shin-ichi Fujiwara doktorea izan da sail honen aholkularia.
SINOPSIA:
1946an irla batean dinosauro biziak aurkitu ziren, eta ugalketa programa eta edizio genetikoaren bidez narrasti galdu hauen berreskuratze prozesua abiatu zen. Haien presentzia ikaragarriak mundu osoa liluratu zuen, baina istripu baten ondoren fokuetatik urrun gelditu da proiektu hau. Halako batean, Suzume Suma zaintzaile gisa hasi da gainbeheran dagoen Enoshima Dinoland dinosauro parkean.