Eneko Lizardi
Eneko Lizardi Igantzin 1987 urtean jaio eta Iruñean bizi den ilustratzailea da.
Gaztetatik irudiak egin ditu Nafarroako elkarte eta musika taldeentzat....
San Ferminetarako hainbat lan egin ditu, besteren artean 2013an Alegría de Iruña peñarako edo Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsako pertsonaien puzgarriak
Ikus entzunezko ikasketak egin zituen, diseinu grafikoa eta ilustrazioa ditu lanbide.
Iparlur marka sortu zuen, euskal mitologia eta kulturan oiknarritutako arropa eta ilustrazioak oinarri dituen egitasmoa.
2021 urtean 'Noain 500 urte' plataformak antolatutako ekitaldien baitan 'Nafarroako Konkista 4 artisten ikupegitik' erakusketan parte hartu zuen, Fidel Azkoaga, Javier Etaio 'Tasio' eta Martintxo Alzuetarekin batera, Peio Monteano eta Joseba Asironen testuekin.
Beste lanen artean, 1936 Usurbil egitasmorako logoa egin zuen, Infernu Tabernarako irudia, Inguma musika taldearen diskaren azala...
2023an Iñaki Zugarrondo Monjek idatzitako Vasconum liburuaren azaleko ilustrazioak eta mapa bat egin ditu.
Bere diseinu batzuk webgune batean bilduak ditu.
2024 urtean Nabarralderen enkarguz eta Iñigo Larramendiren gidoiarekin 'Oneka. Iruñeko erresumaren sorrera' komikia argitaratu zuen.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 11 AZAROA | Oneka. Iruñeko erresumaren sorrera | Nabarralde | Iñigo Larramendi | Eneko Lizardi | Euskaraz | Miren Mindegia | 2024 azaroa |