Enkarni Genua

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Enkarni Genua Espinosa Donostian 1942 urtean jaiotako euskal idazlea, kultura-dibulgatzailea eta txotxongilolaria da.

Wikipediaren arabera Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretako lizentziatura burutu zuen. 60ko hamarkadan donostiako hainbat antzerki taldetan hartu zuen parte, eta haurrentzako ikuskizunen eskaintza oso murritza zela ohartuta,1971ko donostiako euskal jaietan 'Aupa xoruak' lana aurkeztu zuen. Urte horretan bertan Manolo Gómezekin batera, Txotxongillo taldea sortu zuen. Talde horrekin, mende erdi baino gehiagoan, txotxongilo-antzerkia euskaraz egin du hainbat herrialde, hiri, eskualde, herri eta auzotan. [ https://www.erein.eus/libro/erreka-mari/eu Erein argitaletxeko webgunearen arabera], Euskal Herrian aritu da gehienbat lanean, baina berebat parte hartu du Estatuko nazioarteko jaialdi nagusietan, Europara, Miamira (Estatu Batuak) eta Latino Amerikara joateaz gainera.

1982an,Tolosako CIT-eko zenbait kiderekin batera,Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia jarri zuen abian (Titirijai), eta gaur egun ere lankidetzan dihardu harekin, eta baita TOPic-ekin ere (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa).

Idazle gisa, 40 lan baino gehiago sortu ditu: hainbat generotako haur eta gazte literaturako lanak (antzerki eta telebista gidoiak, ipuinak, komikiak, diskoak...) eta material didaktikoak argitaratu ditu. Bere sorkuntzetan, ahozko literaturaren eta euskal mitologiaren elezaharrak suspertzeko ahalegina nabarmentzen da, publiko berrietara egokituz. Horrez gain, Larramendi Ikastetxean eta Donostiako Elizbarrutiko Irakasleen Eskolan irakasle izan zen.

Honako sari hauek eskuratu ditu, besteak beste: 1980, Ercilla Saria, Bilbo; 1985, Haur Operako lehen Lehiaketa, Erreka Mari gidoiarekin eta Juan Cordero Castañoren musikarekin; 1997, Euskarazko Haur Antzerkiko Lehiaketa, Antzerkiko Nafar Eskolarekin; 2001, Euskarazko Haur Antzerkiko Donostiako Hiria Saria; 2007, Antzertiko Ibilbidearen Victoria Eugenia Saria; eta, astero, bere obrak eskaintzen dizkien neska-mutilen txaloa.


KOMIKIGINTZA

Jesus Lucas irudigilearekin lankidetzan aritu da, eta Ipurbeltzen argitaratu ziren bien komiki lanak.

Albumetan jaso ziren istorio horiek:

  • 1979 urtean 'Erreka Mari : Euskal Herriko azken lamiña'(maiz berrargitaratua)
  • 1984ean 'Zezena plazan'
  • 1985an 'Printze txikia'
  • 1986an 'Ipurtargi: Txori txiki polit bat'
  • 1988an 'Altxor bat patrikan'.
  • 1989an 'Ipurtargi: Udazkeneko haizea'.
  • 1989an 'Ipurtargi: Azken eta Putz xagutxoak'.
  • 1993an 'Herensugea'.
  • 1995an 'Galtzagorriak'.
  • 2000an 'Itsasminez'.

2022an Manuel Lekuona saria jaso zuen.