Hernanikomik

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Egitaraua 1 A5-1(1).jpg

HernaniKomik euskarazko komikigintza ardatz duen Azoka eta jarduera multzoa da.

2024 urtea bitarte 3. edizio ospatu dira, beti azaroko datetan

Hernaniko Atsegindegi gune estalian argitaletxeen postuak, sinatze txandak eta komiki aurkezpenak egin ohi dira. KOmikigitzari buruzko erakusketak Atsegindegin eta kultur etxean zein liburutegian egin ohi dira.

Azken urteotan argitaletxe eta denda hauen postuak egon izan dira azokan: Argia; Elkar; Gaueko komiki denda; Harriet; Herrima; Ikastolen Elkartea-Xabiroi eta Nabarralde. Beste argitaldari batzuk ere jarri izan dituzte postuak Hernanin, adibidez Astiberri, Ataramiñe, Denonartean, Dobera, Hernani Errotzen, Sare antifaxista, Udalbiltza,UNRWA Euskadi...

Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izan ohi da bi egunetan. Ostiral goizean herriko ikastetxeek azokara joateko ohitura hartu dute. Euskarazko tokiko hedabide den Kronikak Kromiki lehiaketa antolatzen du eta azokan banatzen da saria.

Hernaniko Udalak antolatzen du HernaniKomik herriko liburutegiaren bidez.

Udalarekin batera antolakuntza lantaldea Harriet argitaletxea, Xabiroi aldizkaria eta Gaueko komiki dendak osatzen dute.

Zenbait komikigileek parte hartu izan dute lantaldean edo eta antolakuntzan, besteren artean, Mikel Begoña, Axpi, Dani Fano, Aritz Ibarra eta Alai Zubimendi.

Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du ekimen hau.

Hernanikomik jardueren baitan Parrapean Jardunaldietan banatu ohi zen 'Joseph Camino saria berreskuratu da ere, komikigintzari lotutako pertsona baten ibilbide profesional osoa goraipatzeko: Hernanikomik antolatu zen lehen urtean Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzaile hernaniarrak jaso zuen saria, eta bigarren edizioan Juan Luis Landak. 2024 urtean Asisko Urmenetak jaso zuen saria.

Biteri Kultur Etxean omendutako egileen ibilbide profesionala ardatz duen lanen erakusketa ikusteko aukera izan ohi da, eta Udal liburutegiaren eskutik argitalpen bat egiten da Mikel Begoñaren testuekin.

Atsegindegi plazan ere, salmenta postuen erdian, komiki erakusketa tematikoak paratu izan dira. Mikel Begoña izan ohi da erakusketen komisario.

Kontzertuak antolatu izan dira ere, beti ere komikiarekin harremana dutenak.

AZOKAREN AURREKO URTEETAKO  EDIZIOAK

2022, LEHEN EDIZIOA.

2022 urtean antolatu zen lehen aldiz Hernanin, azaroaren 18an eta 19an.

Komiki aurkezpen hauek egin ziren:

  • Haur besoetakoa (Unai Iturriaga eta Alex Sanvicente)
  • Ni ez naiz Mikel Laboa (Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe)
  • Black is beltza II: Ainhoa (Susana Martin)
  • Utzi azalari (Axpi)
  • Lurbinttoko ohoinak (Adur Larrea)
  • Sua: Sutagar (Alex Tello eta Julen Ribas).

10 salmenta postu hauek egon ziren:

  • Harriet
  • Ikastolen Elkartea/Xabiroi aldizkaria
  • Elkar
  • Astiberri
  • Farmazia Beltza
  • Txalaparta
  • Dobera Euskara Elkartea
  • Gure Berriak
  • Jo Ta Ke Ekoizpenak/Su ta Gar
  • Nabarralde

Nabarralderako Aritz Ibarrak sortutako 'Gasteiz 1200: defentsa amaigabea' eta Harriet argitaletxeak plazaratu zuen lehen euskarazko manga ere aurkeztu ziren Hernanin.(Tomomi Usuiren Cube Arts)

Aurkezpenak ez ezik, bisita gidatuak egin ziren, marrazketa inprobisazioak (Asisko Urmeneta eta Eider Eibar), Black is Beltza II filmaren proiekzioa eta Sutagar taldearen kontzertua.

Azokaren lehen edizioko kartelaren diseinua Axpi ilustratzaile eta marrazkilari hernaniarrak egin zuen.

Hernanikomik antolatu zen lehen urtean Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzaile hernaniarrak jaso zuen Joseph Camino saria.

2023, BIGARREN EDIZIOA.

2023ko azaroaren 17 eta 18an ospatu zen Hernanikomik azoka eta jardueren bigarren edizioa: kartelaren diseinua Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzaile hernaniarrak egin zuen.

Atsegindegi eremuan salmenta gunea 13 postuz osatu zen:

  • Ataramiñe
  • Denonartean
  • Dobera
  • Elkar
  • Harriet
  • Astiberri
  • Hernani Errotzen
  • Gure Berriak / Herrima
  • Gaueko
  • Sare antifaxista
  • Ikastolen Elkartea/Xabiroi aldizkaria
  • Udalbiltza
  • UNRWA Euskadi.

Bi egunetan zehar Bederatzi komiki aurkezpen egin ziren .

  • Surflaria (Uxue Alberdi eta Susanna Martin).
  • Hiru etxe Santa Monikan (Mikel Begoña eta Iñaket).
  • Manga euskaraz (Komikipediako Iñaki Otamendi, Aritz Amillategi mangazalea eta Harriet Argitaletxea/Kabe Zigiluko Koro Muro).
  • Ño! (Maitane Gartziandia eta Eli Pagola).
  • Iker eta Ixone (Gregorio Muro).
  • Elur gorrituaren egunak (Amaia Telleria eta Laida Ruiz).
  • Artxipelagoa (Martin eta Xabier Etxeberria, eta Sanvi).
  • Gora Euskal Herrientsak! (Asisko Urmeneta).
  • Memoriaren ibaia (Juan Luis Zabala eta Mattin).

Ikasleentzako komiki tailerra egin zen Ainara Azpiazu 'Axpi'-ren eskutik Hernaniko Institutuko DBH 2ko ikasleekin.

Unai Gaztelumendi eta Irati FG. Dzirt-dzart zuzeneko marrazketa saioan parte hartu zuten.

Dobera elkarteak antolatutako V. Komiki zinten lehiaketaren sari banaketaegin zen.

Juan Luis Landak jaso zuen Joseph Camino saria.

Bi erakusketez gozatu ahal izan zuten herritarrek: batetik Juan Luis Landaren ibilbideko lana jasotzen duen erakusketa eta bestetik 'Wasconicam perfidiam' Orreagako guduaren inguruan marraztu diren komikiak egon ziren ikusgai.


2024, HIRUGARREN EDIZIOA.

3. edizioa. azaroak 15 eta 16ean ospatu zen.

Hamar komiki aurkezpen egin ziren, horietako sei nobedadeak.


EGITARAUA
OSTIRALA AZAROAK 15



  • 11:00: Azokaren irekiera.



  • 17:00: Kromiki lehiaketaren sari banaketa (Dobera Euskara elkartea).



ARRATSALDEZ KOMIKI AURKEZPENAK:



  • 17:30: Oneka, Iruñeako Erresumaren sorrera.


Eneko Lizardi egilea eta Iñaki Otamendi moderatzailea.

  • 18:00: Mo.


Bernardo Atxaga eta Pello Varela egileak, eta Iratxe Retolaza moderatzailea.

  • 18:30: Argia iraungi zen tokia.


Mikel Begoña egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.

  • 19:00: Mugako dragoiak.


Gregorio Muro egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.

11:30: Iris. Yurre Ugarte eta Julen Ribas egileak, eta Ainara Azpiazu Axpi moderatzailea.

12:00: Joseph Camino sari banaketa: Asisko Urmeneta.

12:30: Dzirt-dzart saioa, zuzenean marraztuz: Asisko Urmeneta eta Marrakatue.

KOMIKI AURKEZPENAK:

17:00: Abentura erraldoia. Adur Larrea eta Gorka Bereziartua egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.

17:30: Botere handi batek. Iban Zaldua eta Julen Ribas egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.

18:00: Egun bat Beti Berdin tabernan. Asier Iturralde Gaston egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.

18:30: Ihes plana. Agustin Ferrer Casas egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.

19:00: Ni, zu, gu. Tupust kolektiboko Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia eta Ainara Azpiazu Axpi.

Argitaletxe eta denda hauen postuak egon ziren azokan:

  • Argia
  • Elkar
  • Gaueko komiki denda
  • Harriet
  • Gure Berriak/Herrima
  • Ikastolen Elkartea/Xabiroi aldizkaria
  • Nabarralde.

Dzirt-dzart saioan zuzenean marraztuz Asisko Urmeneta eta Marrakatue egon ziren.

2024 urtean Asisko Urmenetak jaso zuen saria.Hilaren 16an izango da, 12:00etan, eta azaroaren 15etik 29ra, Biteri Kultur Etxean Asiskoren ibilbide profesionala erakusten duen lanen erakusketa ikusteko aukera izango da.


JOSEPH CAMINO SARIA

Hernanikomik jardueren baitan 'Joseph Camino' saria berreskuratu da ere, komikigintzari lotutako pertsona baten ibilbide profesional osoa goraipatzeko

Sari hau Parrapean jardunaldien baitan sortutako errekonozimendua da.

2014 urtean 'Parrapean: Mahatserriko Komikiaren Egunak' lehen adiz ospatu zenean Joseph Camino idazle eta ohorezko euskaltzainak omenaldi bat jaso zuen, euskarazko komikigintza sustatzeko egindako lanarengatik, 1960etik 1970era argitaratu zen Pan Pin haurrentzako komiki-aldizkariaren sustatzaile nagusia izateagatik.

Igor Leturiak kontatu zuenez 2015eko Uztailean zendu zen Camino, eta bere izena izango zuen sarien lehen edizioa sartu zuten Parrapean jardunaldien baitan banatzeko: Gregorio Muro 'Harriet' izan zen lehen sariduna.

2016 urtean: Antton Olariaga 2017 urtean: Daniel Redondo

2017 urtean antolatu zen azken aldiz Parrapean, baina 2022an Hernanikomik antolatu zen lehen urtean Saria berresuratu zen eta ordudanik hauek izan dira saridunak:

2022: Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzaile hernaniarrak 2023: Juan Luis Landa. 2024 urtean Asisko Urmenetak jaso zuen saria.