Herriak du gehien agintzen

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2024 Apirila
(aldiberean jatorrizkoa portuguesez (Bertrand Editora), katalanez, gazteleraz, euskaraz)
IZENBURUA HERRIAK DU GEHIEN AGINTZEN
ARGITARATZAILEA txalaparta
GIDOIA Raquel Varela
MARRAZKIAK Robson Vilalba
JATORRIZKO HIZKUNTZA Portugesez
ITZULTZAILEA Eskarne Mujika Gallastegi
FORMATUA Cartoné
TAMAINA 17 x 24 zm
ORRIALDE KOPURUA 176 orrialde
SALNEURRIA 22 euro
ISBN 978-84-10246-06-5





SINOPSIA

"Lisboako periferian hazi zen José, 1960ko hamarkadan. Estado Novo delakoaren azken urteen lekuko izan zen: lagunen aitak Afrikako gerrara abiatzen zirela ikusi zituen; 1967ko uholdeen biktimei laguntzen jardun zuen; eta atzerriko ideia politiko eta intelektualen, liburuen, filmen eta musikaren oihartzuna ere jaso zuen, sarritan modu klandestinoan. Gaztaroan, borroka antifaxistaren garapena ezagutu zuen, eta zapalkuntza; eta musika konprometitua baita ere, Vilar de Mourosen jaialdiaren izan baitzen. 1974an erregimenaren erorketa ere gertutik bizi izan zuen. Soldadu gisa, ezker militarreko sektore aktiboenetan parte hartu zuen: erradikalismoa, desobedientzia eta esku-hartze iraultzailea praktikara eramanez; PREC (Processo Revolucionário em Curso) aldiaren ezaugarriak, inondik ere."

Txalaparta argitaletxearen hitzetan "Raquel Varela historialariaren eta Robson Vilalba ilustratzailearen eskutik, denboran atzera bidaiatuko, dugu apirilaren 25eko iraultzaren aurreko eta ondoko urteetara. Ezagutuko dugu, halaber, garai hura gazteriaren intentsitateaz bizi izan zuen norbaiten historia erdi fikzionatua, eta haren ahotik, Krabelinen iraultza ospetsua, herriaren ikuspegitik."

Artikulua Berrian