Jose Antonio Azpilikueta

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

José Antonio Azpilikueta 1961ean jaiotako Eibartar marrazkilaria da eta Marrazketa irakaslea EHUko Leioako Arte Ederretako Fakultatean: bere Doktorego lana “La tira humorística en prensa” izan zen.

1981 eta 84 urteen artean Diario Vasco egunkariko Eibarko kronikan karikaturak argitaratu zituen. Beste etapa batean, 89tik 92ra Orraittiokan izenburupeko komiki zintak argitaratu zituen eta 1992 urtean sortu zuen Supermendikute pertsonaia.

Ordudanik 1000 zinta baino gehigo argitaratu dira.

Eibarko politika eta gizarte gaiak izaten dira zintetan nagusi, eta ondorioz Eibar eta bere inguruetako azken hamarkadetako gertaera nagusien jarraipena egin daiteke zinten bidez.


3 liburuki argitaratu dira Supermendikute pertsonaiaren zintak bilduta: 1994 urtean, 2002an eta 2014ean; azken honetan, 300 orrialdetan 500 zinta jasotzen dira bertan, bai eta pertsonaien sorkuntza prozesuko zirriborroak. Bernardo Atxagaren prologoa du.

Komikigintzatik kanpo, Eibarko tren geltokian mural bat egina du José Antonio Azpilicuetak 2002an eta margo lanen erakusketetan parte hartu izan du ere.


EUSKARAZ ARGITARTUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2014 01 URTARRILA
Supermendikute 2002 2013.JPG
Supermendikute 2002-2013 Eibarko Udala Jose Antonio Azpilikueta Jose Antonio Azpilikueta Euskaraz jatorrizkoa 2002-2013 urteen artean Diario Vasco egunkariaren Eibarko edizioan argitaratutako zintak
2002 URTARRILA
Supermendikute 10.JPG
Supermendikute 10 urte Eibarko Udala Jose Antonio Azpilikueta Jose Antonio Azpilikueta Euskaraz jatorrizkoa 1992tik 2002ra Diario Vasco egunkariaren Eibarko edizioan argitaratutako zintak
1994 Rekopilaziñua;tirak pillatuta Eibarko Udala Jose Antonio Azpilikueta Jose Antonio Azpilikueta Euskaraz jatorrizkoa 1992tik 2002ra Diario Vasco egunkariaren Eibarko edizioan argitaratutako zintak

INFORMAZIO GEHIAGO INTERNET SAREAN