Litxarrerien Jauna
DATA | 2014 Azaroa (hasiera 2007 urteko azaroan Xabiroi aldizkariaren 10. zenbakian eta ondoren atalka 17,19,21,22,28, 30 zenbakietan eta amaiera 2014ko urriko 33. zenbakian. Albumerako azken orrialde bat sortu zuten espreski) |
---|---|
IZENBURUA | Litxarrerien Jauna Haur Besoetakoa Saila 1 |
ARGITARATZAILEA | Ikastolen Elkartea/Xabiroi |
GIDOIA | Unai Iturriaga |
MARRAZKIAK | Alex Sanvi |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskara |
FORMATUA | Azal gogorra. |
TAMAINA | 32x23 |
ORRIALDE KOPURUA | 48 |
SALNEURRIA | 13 euro |
ISBN | 9788494281679 |
Haur Besoetakoa Litxarrerien Jauna Unai Iturriagaren gidoiaz eta Alex Sanvicente Sanviren marrazkiez 2014 urtean argitaratutako komiki albuma da. Istorioak hasiera 2007 urteko azaroan izan zuen, Xabiroi aldizkariaren 10. zenbakian eta ondoren atalka 17,19,21,22,28, 30 zenbakietan garatu zen eta amaiera 2014ko urriko 33. zenbakian izan zuen. Albumerako azken orrialde bat sortu zuten espreski. Komikiaren lehen edizioa osorik agortu zen.
Berezitasun bezala, aipatu beharra dago albuma osatu zuten istorioen artean Xabiroi aldizkarian Haur Besoetakoa pertsonariaren istorio gehiago azaldu zirela; hau da, Xabiroiko beste istorio luze gehienetan pertsonaiak gidoi baten barne kontakizunean dute zentzua (Saiak, Teleatoi, Museo Bilduma,Azken Garaipena... besteren artean), baina Haur Besoetakoa komiki pertsonaitzat hartu daiteke, eta bere ibilbidea ez zen albumaren argitarapenarekin amaitu: Xabiroi aldizkariko beste aleetan agertu izan da, eta unibertso propio bat garatu du, hasiera eta amaiera zuten istorio laburrekin batetik eta bestetik 2018ko urrian pertsonaiaren bigarren albuma osatuko zuen kontakizunekin bestetik: Paristik datorren artista
Haur Besoeetakoa sailaren gidoilaria Unai Iturriaga bertsolari, idazle, 7 eskale ta Gu ta Gutarrak musika proiektuetako kide... eta komikigilea da: Komikigintzan lehenik gidoigintzan aritu zen: 2011 urtean Sanserekin ere Udaberri Ankerrena kimikoki gidoia, egin zuen eta 2015 urtean Alfonso Zapiko asturiarraren marrazkiekin Diamanteak Urrea eta Ikatza komikia, Sanvirekin Udaberri ankerrena) eta tartean eta, batez ere 2015 urteetik aurrera marrazkigintzan ere aritzen da: 2013 urteko Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketei buruzko komiki labur batzuk egin zituen, eta zintak eta marrazkiak argitaratzen ditu Zugaz/Art izenpean H28, Jakin eta Gaur8 aldizkarietan: 2016 urtean Altza Porru komiki liburu kolektiboan hartu zuen parte.
Baina Iturriagak Xabiroin parte hartzeko gonbitea jaso zuenean orandik ez zen komiki marrazkigintzan modu egonkor batean aritu, eta Haur Besoetakoa sortzeko Alex Sanvicente "Sanvi" marrazkilariarekin osatu zuen bikotea: Sanvi animazio zineman aritutakoa zen eta komikigintzan frantziar, belgiar eta espainiar merkatuetan argitaratu izan zituen lanak : Iturriagarekin batera hasi zen ere Xabiroi Aldizkarian komikiak argitaratzen, Haur Besoetakoa sailarekin, eta hurrengo zenbakitik aurrera Auzomorro atalaz arduratzen hasi zen ere. Beste komiki laburragoak ere sortu ditu Xabiroirako.
HAUR BESOETAKOA SINOPSIA
Gurasoengadik autonomo diren haurrez osatutak omundu batean, non helduak ez diren ugalketarako eta haurren zerbitzurako izaki huts besterik, Haur Besoetakoa, HB, litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren burua da. Elementu askotan mundu hori ez da gure gaur egungo munduarekiko oso ezberdina: botere grina, indarkeria, ustelkeria...
Haur Besoetakoa bere boterea handitu eta mantentzeko nola moldatzen den ikusiko dugu, eta Lolita bere kide eta antagonistarekin duen harremana ezagutuko dugu.
INFORMAZIO GEHIAGO INTERNET SAREAN
http://www.berria.eus/paperekoa/1808/030/001/2015-03-04/munduaren_parodia_haurren_begiradatik.htm
http://uberan.eus/?gatzetan-gordeak/erreportajeak/item/komikien-loraldi-baten-aurrean-al-gaude-2