Lucas Ferreyra

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Lucas Ferreyra 1973 urtean Buenos Airesen jaiotako irudigile eta komikigilea da.

Astiberri argitaletxeko webgunearen arabera, oso gazte hasi zen komikiak egiten, besteen artean DC, Marvel, Dark Horse (AEB), Eura Editoriale (Italia) eta Columbarentzat (Argentina). Lan horietako batzuetan "mamu" gisara lan egin zuen, hau da, bere izena ez zen inondik ageri kredituetan.


Brasilgo hegoaldeko Florianopolisera joan zen bizitzera, uharte batera, eta hainbat aldizkarietan kolaboratzen hasi zen, besteren artean DreamWorks taldeko 'Penguins of Madagascar' edo 'Kung-fu Panda' aldizkarietan. Aldi berean, arte-zuzendari gisa lan egin zuen, eta bere estilo pertsonalena garatzen joan zen aldizkari eta jaialdietarako enkarguei esker. Gaur egun komikigilea, margolaria eta ilustratzailea da, eta bere lanak AEBetan, Frantzian, Brasilen, Argentinan, Ingalaterran, Australian, Zeelanda Berrian, Kanadan edo Espainian argitaratzen dira.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 1O URRIA
Piqopiqo eus.jpg
Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Lucas Ferreyra Lucas Ferreyra Jatorrizkoa gazteleraz Bego Montorio Uribarren 2023, aldiberean gazteleraz eta katalanez