Marie Duvoisin
Marie Duvoisin 1994 urtean L’isle D’espagnac-en jaiotako marrazkilaria da.
Naoned-eko Pivaut eskolan komikigintza eta ilustrazio ikasketak egin zituen.
Bamboo argitaletxearen atala den Angle webgunearen arabera, Philippe Briones, Raphael Beuchot eta Arno Monin-ek bultzatu zuten argitaletxeei proiektuak aurkeztera, eta 2014 urtean lortu zuen Bamboo argitaletxeko Grand Angle atalean lanean hastea; 2018an argitaratu zuen "Nos embellies" lana, Gwénola Morizur gidoilariarekin.(2017an Bleu Pétrole komikiaren gidoilaria)
Jatorrizko frantziar argitalpenaren urte berean, Harriet Edicionesek euskaraz argitaratu zuen "Nos embellies", "Hasiera berri bat" izenburupean.