Maus

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2022 abendua (1980–1991 urteen artean atalka Raw aldizkarian, 1991 urtean liburuan, Pantheon Books)
IZENBURUA MAUS
ARGITARATZAILEA Astiberri
GIDOIA Art Spiegelman
MARRAZKIAK Art Spiegelman
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa
ITZULTZAILEA Julen Gabiria
FORMATUA Azal biguina hegalekin
KOLOREA Txuri beltzean
TAMAINA 16 x 23 zm
ORRIALDE KOPURUA 296 orrialde
SALNEURRIA 25 euro
ISBN 9788418909429

* Artikulua Berrrian

* Julen Gabiria-Euskadi Irratiko Arratsean saioan

SINOPSIA

Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen da, eta Art semeak kontatzen du haren historia; izan ere, semea komikigilea da, eta agerian utzi nahi du nolako jazarpen ikaragarria bizi izan zuten milioika pertsonak Hitlerren menpeko Europan, eta nolako ondorioak utzi zituen sufrimendu hark ondorengo belaunaldien eguneroko bizimoduetan.

Holokaustoari buruz aritzeko erabili izan diren ohiko moduetatik urrunduta, Art Spiegelman guztiz era berritzailean hurbiltzen da aipatutako gaira, eta, horretarako, bere familiaren esperientzia kontatzen du, memoir grafikoaren forman, generoaren baliabide estilistiko eta narratibo tradizional guztiak erabiliz eta, aldi berean, baliabide berriak ere asmatuz. Lan honen erradikaltasun narratiboak mugarria ezarri zuen nobela grafikoaren unibertsoan, eta, ondorioz, Pulitzer saria lortu zuen: komiki bati emandako aurrenekoa eta bakarra.