Oskar Gorroño Martinez

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Oskar Gorroño Martinez Bilboko ilustratzailea da. Artenea arte estudioan egiten du lan.

2015 urtean Luis M. Ruizekin Tierra de Nubes argitaletxea eratu zuen eta elkarlanean hainbat liburu ilustratu sortu dituzte, batzuk euskaraz zein gaztelaniaz: 2014ean 'El reino de las cien montañas' eta 'Su bolatxo', 2015ean 'Amets batek elkarturik' (oraingoan Alberto Arzuaren gidoiaz)...


Amaya Alonsorekin 'Familia ez-perfektuen ipuinak' ondu zuen eta 'Juntos por un sueño' lanean egile anitzek kontatutako istorioak ilustratu zituen.

KOMIKIA

Begoña Garrido Ruiz historialariak “gerrako-umeen” bizipenak gaur egunera ekartzeko eta lekukotasun horiek haur eta helduengana iristeko bide bat aurkitzeko beharra sentitu zuen, eta 'El país' egunkariari azaldu zion elkarrizketatutako pertsonek emoziotik eta haur garaiko oroitzapenetan oso kokatuak mintzatu zirela: guzti hori islatzeko komikia bide egokia iruditu zitzaion, Arte estudio batera jo zuen ilustratzaile bila eta Oskar Gorroñorekin lankidetzan hasi zen.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 ABENDUA
Erbestearen memoriak.jpg
Erbestearen memoriak: 37ko euskal haurrak Egilea editore
Azkunagok
Begoña Garrido Ruiz Oskar Gorroño Martinez Jatorrizkoa Gazteleraz Jon Gastelurrutia Cengotitabengoa
José Antonio Moya
2024 abendua, aldiberean gazteleraz eta euskaraz