PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Portugalete komiki lehiaketa 2023.jpg
ANTOLATZAILEAK Portugaleteko Udala.
LANAK AURKEZTEKO EPEA Lanak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 5ean bukatuko da. Egun horretako posta-ikurra daukaten lanak ere

onetsiko dira. (Aurreko edizio batzuetan lanak otsailean edo martxoan izan da lanak aurkezteko epearen itxiera) Lanak postaz edo Portugaleten bertan aurkeztu daitezke helbide honetan: Santa Klara kulturtegia Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa Casilda Iturrizar kalea, 10 48920 Portugalete (Bizkaia)

GAIAK: Komikiaren gaia librea da, baina pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan behar dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak.
LANEN EZAUGARRIAK

Kategoria bakoitzean nahi beste lan aukezteko modua izando dute, inolako mugarik gabe, alegia. Egileek banaka edo elkarrekin aurkezteko modua izango dute. Elkarrekin aukeztuz gero, egile bakoitzaren parte-hartzearen portzentajea adierazi beharko dute egileek sinatutako egiaztagiri bat aurkeztuta. Hala egingo ez balute, saria banatzeko orduan egile-kopuruaren araberako proportzionaltasunaren irizpidea aplikatuko litzateke.


Ez dira onartuak izango beste lehiaketetan sarituak izn diren lanak

Gaia librea izango da, baina komikiko pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan beharko dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak.

Lanak zuri-beltzetan edo koloretan aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketara jatorrizko lana besterik ez da aurkeztuko, inolako kopiarik ez baita onetsiko. Lanak, halaber, teknika librea edukiko du. Informatika teknikaz egindako lanak onartuko dira.

KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren einekoa, eta formatoa, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira.

KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira.

LEHIAKIDEEN JATORRIA Ez dago jatorri mugarik.
Portugaleteko egile onenari Akzesita: 300 € eta trofeoa 
HIZKUNTZAK Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu daitezke lanak kategoria guztietan. Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa
SARIAK
KOMIKI KATEGORIA


LEHEN SARIA “PORTUGALETE URI URENA”: 1.700 € eta trofeoa

BIGARREN SARIA: 1.250 € eta trofeoa

HIRUGARREN SARIA: 900 € eta trofeoa

Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa

Akzesita, Portugaleteko egile onenari: 300 € eta trofeoa

Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari 200 € eta trofeoa

KOMIKI BANDA KATEGORIA

LEHEN SARIA 300 € eta trofeoa

Akzesita, 18 urtetik beherako onenari 100 € eta trofeoa

INFORMAZIO GEHIAGO 2023 URTEKO EDIZIOKO OINARRIAK



Portugalete 2022 komiki lehiaketa.jpg


2022 URTEKO IRABAZLEAK KATEGORIA NAGUSIETAN

  • Moisés Escudero: ‘Déjame’
  • Wahab Zeghlache Bayot : ‘El que la sigue la consigue’
  • Violeta Gómez González: ‘El regalo escondido’

Euskarazko komikirik onena: Javier Navarro Araya, 'Nere robota'


PORTUGALETE 2021.jpg


2021 URTEKO IRABAZLEAK KATEGORIA NAGUSIETAN

  • Alfredo Borés Ricart: ‘Sin querer’
  • Paula Estévez del Diego: ‘Ziztu bizian’
  • Usoa Kuartango Rozas: ‘Gauerdiko eguzkian’

Euskarazko komikirik onena: Javier Navarro Araya, 'Basurdearen irrintzia'
2020 urteko saridunak


LEHIAKETAREN SORRERA ETA BILAKAERA

1987 urtean hasi zen Portugaleteko Udala  urtero komiki lehiaketa antolatzen, eta beraz orain arte indarrean dagoen lehiaketarik zaharrena da. 

Hasierako edizioetan gaztelaniazko komikiak soilik onartzen ziren, baina laster hasi ziren euskarazkoak onartzen eta berariazko akzesita sortu zuten euskarazko lan onenarentzat.

Euskal Herriko eta estatu espainiarreko komikigile ugarik hartu dute parte bertan eta sariak eskuratu dituzte: euskal herritarren artean batzuk aipatzeagatik Álvaro Ortega, Patxi Gallego, Amaia Ballesteros, Rober Garay, JaviRoyo, Gastón Majarenas, Josu Mitxelena Unsain, "Mattin", Ainara Azpiazu "Axpi", Santiago Valenzuela García, Borja Crespo, Kaiet Bengoetxea, Concceta Probanza... 2018an adibidez 132 lan aurkeztu ziren (aurreko urtean baino %30 gehiago).


Lehen deialdietan zuri-beltzeko komikiak bakarrik onartu ziren, baina bosgarrenetik aurrera koloretan lanak aurkezteko aukera zabaldu zen.


1995 urtean, IX. edizioan, euskarazko izena ere erabiltzen hasi ziren apurka apurka: Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa

Hamabosgarren deialditik aurrera "tira komikoa" modalitatea sartu zen.

Urtero aldizkari bat argitaratu ohi da lan irabazleekin: Portugaleteko udal zerbitzuetan edo Getxoko Azokan eskuratu ahal izaten da. 2011 urtean 25. edizioa antolatu zela ospatzeko ordurarteko irabazle guztien lanekin bilduma osatu zen.

Euskal Herriaz gain Galiza, Catalunya, Andaluzia, León, Madrid edo AragoitikZaragoza.

Tebeosfera atarian jaso dute lehiaketa honi buruzko informazio historikoa