Peio Cámara

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Peio Cámara sorkuntza eta diseinu ikasketak egin zituen UPV/EHUn eta 2024-2025 ikasturtean Kataluniako Joso komiki eskolan azken kurtsoa egiten ari da.


Komikeri webgunearen arabera "Gazte-gazterik hasi zen Peio komikigintzan. 16 urterekin Parrapean Komiki saria lortu zuen. Ondoren, beste komiki batzuk sortu zituen. 2021ean 'Katu beltza' istorioa sortu zuen Iturfest-erako, Bilboko Iturribide eta Prim kaleen artean ospatzen den artisten topaketetarako. Badu argitaratu gabeko beste komiki luze bat ere."

Fant jaialdirako zenbait diseinu sortu zituen Bilboko Udalaren eskariz.

'Hodei Beltzak' komikia

EHUko sorkuntza eta diseinu graduaren baitan amaierako lana komiki sorkuntzaren inguruan egin zuen.

Lanak alde teoriko bat izan zuen eta alde praktikoaren emaitza da autoedizioaren bidetik argitaraturako 'Hodei Beltzak' komikia.


Komikeri webgunean proiektu honen jatorria eta garapenaren berri eman zen.



DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 IRAILA
Hodeibeltzak2.jpg
Hodei beltzak Egilea editore Peio Cámara Peio Cámara Euskaraz Jatorrizkoa 2024ko iraila