Romain Pujol
Astiberri argitaletxeko webgunearen arabera Romain Pujol Frantziar Estatuko Albin 1989 urtean jaiotako komiki gidoilaria da.
Ikastetxean irakasle eta ikaskideen karikaturak egiten zituen eta 2006an Teenagers kategoriako bigarren saria lortu zuen Colomiers komiki lehiaketan. 2007an, batxilergoa egiten ari zela blog bat sortu zuen.
2011n Arte Aplikatuen titulua lortu zuen. Thitaume gidoilariarekin batera 'Rabbids' bideo-jokoa komikira egokitu zuen(frantsesez 'Lapins cretins').
2013an Milan argitaletxeak Romain Pujoli gazteentzako komiki pertsonaia berriak sortzeko enkargua egin zion; Toboggan aldizkarian argitaratu ziren Vincent Caut irudigilearekin sortutako AVNI sailaren lehen istorioak eta 2023 urterako Frantziar Estatuan 10 bilduma argitaratu ziren.
Beste lanen artean, Thitaumerekin berriz ere 'Balez et Malina' gaztetxoentzako sailean aritzen da, baita 'Le monde à l'envers' sailean ere.
2020 urtean Astiberrik AVNI sailaren lehen liburukia argitaratu zuen euskaraz, eta 2024 urtean 6. eta 7. argitaratu ditu.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN KRONOLOGIA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
EUSKARAZ 2020/2023 URTEEN ARTEAN ARGITARATUTAKO BILDUMA |
BIGA SAILA | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz Bego Montorio Uribarren |
2014 Avni 1(Milan editeur) |
2020 | 2021 APIRILA | 2021 URRIA | 2022 UZTAILA | 2023 MAIATZA | 2024 OTSAILA | 2024 07 UZTAILA | Frantziar estatuan 2023an argitaratu zen AVNI sailaren 10. liburukia |