Santa Familia

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2017 Urria (2005tik 2017ra atalka Xabiroi aldizkariko 36. zenbakitik 44. zenbakira)
IZENBURUA SANTA FAMILIA
ARGITARATZAILEA Ikastolen Elkartea/Xabiroi
GIDOIA Eider Rodriguez
MARRAZKIAK Julen Ribas
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara
FORMATUA Azal gogorra.
TAMAINA 32 x 23
ORRIALDE KOPURUA 48
SALNEURRIA 14 euro
ISBN 978-84-946072-6-4


SINOPSIA:“Familia da emanda datorren gauza bakarra. Ez lagunak, ez bizimodua, ez ingurua, familia baizik. Norak, ordea, arau horri ihes egingo dio. Sekretu bat gordetzen du. Bere sekretua. Baina hura kontatzeko ordua iritsi da, eta sakratua den instituzioa eztanda egiteko zorian dago. Jakina da, ordea, iraultza txikiak behar izaten direla gauzak bere onera ekartzeko”.

Komikia 2017 urtean argitaratu zen eta 2018an Eider Rodriguezek Haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu zuen Santa Familia lanagatik, eta Bihotz handiegia lanarengatik euskarazko literaturako Euskadi saria ere: urte berean bi Euskadi sari jasotzen dituen lehen idazlea izan da.

Aipagarria da Julen Ribasen kasua: Iban Zalduak 2012an Haur eta gazte literaturako saria irabazi zuen Ribasen marrazkiak zituen Azken Garaipena komikiarekin.

Eider Rodriguezeri saria emateko hauek izan ziren Epaimahaiak ikusitako merituak Bertute asko dituen literatur lana da Santa Familia. Ausarta bezain eraberritzailea da, komikiak literaturari eskaini diezaioken maila garaiaren lagin eredugarria.

Gaia ikuspuntu original batetik jorratzen da, familiaren kritika zorrotza bitarteko, nerabeak emantzipaziorako bidea nola egiten duen erakusten diguna.

Obra honetan gurasoei egindako kritika, ordea, ez da ariketa apurtzaile antzu bat; aitzitik, irakurleari hausnarketarako bide ugari eskaintzen zaizkio, kasurako balizko xede irakurle den nerabearentzat nortasuna eraikitzeko lagungarriak izan daitezkeenak.

Berariaz egiten die ihes zuzenkeriei, konbentzionalismoen dekonstrukzioa eginez.

Testuak ironia eta sarkasmoa erabiltzen ditu umorezko tonu batean; karikaturaren eta azidotasunaren bidez gag sorta zabala josten du, gazteen klabean jaurtiak.

Teknika literarioa ez da nolanahikoa: elipsiak erabiltzeko modua eta testuaren sintetikotasuna harrigarriki ongi kudeatzen dira hasieratik amaierara arte, ekonomia linguistikoa darion gidoi burutsu baten bidez.

Anbiguotasuna errekurtso literario bezala erabiltzen da. Errealismo kritikoaren ingurumarian beti ere, une batetik aurrera protagonistak irudimenarekin egiten duen jolasaren eta zientzia fikzioaren arteko mugak lausotzera iristen da, irakurlearen parte hartze aktiboa eta interpretazioa ezinbestean interpelatuz.

KOMIKIARI BURUZKO ARTIKULUAK ETA ELKARRIZKETAK