Ura leporaino
DATA | 2022 Urria |
---|---|
IZENBURUA | URA LEPORAINO |
ARGITARATZAILEA | Denon Artean Cenlit |
GIDOIA | Usue Egia |
MARRAZKIAK | Usue Egia |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskara |
FORMATUA | Azal biguina. |
TAMAINA | |
ORRIALDE KOPURUA | 236 orrialde |
SALNEURRIA | 22 euro |
ISBN | 978-84-19529-04-6 |
SINOPSIA
Usuek azkenean aurkitu du komunikatzeko eta hausnartzeko modurik onena: marrazkia. Ura leporaino kontakizun grafiko-autobiografiko bat da, konfinamendu garaian eta ondoren, —elkarrizketak antigenoei buruz hitz egitera mugatzen zirenean—, bere eguneroko sentimendu eta gogoetak islatzen dituena; batzuetan frustrazioarekin, beste batzuetan umorearekin, beste batzuetan fantasiazko baliabideekin...
Garai historiko etsigarria eta nekagarria izan den arren, Usueri zer pentsatua eman dio. Trebezia sozial miresgarriak dituelako (eskolaurreko irakasleak hala esaten zuen), erraz egiten ditu lagunak. Chavela Vargas, Henry Purcell, Nacho Vegas, Virginia Woolf... izango dira bere itxialdiko kuadrilla berria.