Utzi Azalari
DATA | 2022 Urria |
---|---|
IZENBURUA | UTZI AZALARI |
ARGITARATZAILEA | Dobera |
GIDOIA | Ainara Azpiazu Axpi Maialen Lujanbioren bertso batzuk abiapuntutzat hartuta |
MARRAZKIAK | Ainara Azpiazu Axpi |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskara |
FORMATUA | Tapa biguina |
TAMAINA | 240 x 170 mm. |
ORRIALDE KOPURUA | 65 orrialde |
SALNEURRIA | 18 euro |
ISBN | 978-84-09-44074-0 |
2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean hasi zen dena...
Bai. Maialen Lujanbioren bertso horiek entzunda, Jexux Eizagirreri bururatu zitzaion, ideia ona litzatekeela horietatik abiatuta nobela grafiko bat egitea. Komentatu zidan ea egingo ote nuen, eta baietz esan nion. Bertso haiek gogoan neuzkan nik ere. Oso bertso mamitsuak ziren, eta oso bisualak. Gaia nola jorratu oso ondo asmatu zuen. Berreskuratzeko moduko hiru bertso ziren.
Bertso haietatik nobela grafikoa sortzea, erronka polita bezain zaila izango zen, ezta?
Nik baneukan komikigintzan zerbait luzea egiteko gogoa. Nobela grafikoa izateko labur xamarra da hau, baina luzea hala ere. Nola osatu erabakitzea ez zen erraza izan, bertsoak hasieran, erdi parean edo bukaeran jarri. Bukaera aldera jartzea erabaki nuen, baina konturatu nintzen horrek eskatzen zuela segida bat ere, bertsoetan kontatzen den gau horren ondorengo zerbait, istorioa ondo ixteko. 2021 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako 'Egile Sariak' deialdiaren baitan diru laguntza bat jaso zuen 'Axpi'-k proiektu honetarako.
Garaion ekimenak sustatutako sormen prozesuetan parte hartu zuen: Katixa Agirre eta Harkaitz Canoren aholkularitza jaso zuen eta egonaldi bat egin zuen bertan.
2022 urteko Hernaniko Liburu Azokan aurkeztu zen albuma: Kroketak Podcastean kontatu zituen egileak komikiaren nondik norakoak.
idazleak.eus atarian luze aritu zen ere komikia eta komikigintzari buruz.